- 335/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010. urterako aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru¿sarrerak lortu direla-eta, 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) 2.978.996,00 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu335/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010. urterako aurrekontuko 9111 programan (Foru Aldundien Ekarpenak) diru¿sarrerak lortu direla-eta, 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) 2.978.996,00 euroko kredituak gaitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 6312
- Xedapen-zk.: 335
- Xedapen-data: 2010/12/14
- Argitaratze-data: 2010/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2010eko urriaren 14an egindako bilkuran, 2010. urterako zerga itundu bidezko bilketa ixteko aurreikuspenak onartu zituen, hasieran onartutakoak baino zenbateko handiagoak.
Bilketa hori handitzearen ondorioz, Egokitzapenerako Funts Orokorrari egin beharreko ekarpena hasieran onartutakoa baino handiagoa da. Horregatik, Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzak, ekarpen horri aurre egin ahal izateko, diru-sarrera horien zati bat gaitzeko eskatzen du, zehazki, 2.978.996 euroko kredituak gaitzeko.
Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Programa Azpikontzeptua Euroak
9119 421.00 2.978.996,00
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
Programa Azpikontzeptua Euroak
9111 421.01 503.748,22
9111 421.02 981.579,18
9111 421.03 1.493.668,60
Funts horiek erabiliko dira Egokitzapenerako Funts Orokorrari egin beharreko ekarpena finantzatzeko.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 14an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


