Euskadi.eus
  • 338/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituen dekretua indargabetzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

338/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituen dekretua indargabetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6394
  • Xedapen-zk.: 338
  • Xedapen-data: 2010/12/14
  • Argitaratze-data: 2010/12/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

2003ko abenduaren 31n argitaratu zen abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituena. Kultura Sailak, ahalmen sortzailearen garapena sustatzeko, «Gure Artea» sariak sortu zituen, kontuan hartuta sariek sorkuntza artistikoaren estimulua eta onarpena eta lanaren hedapen publikorako bideak sustatzen dituztela.

Aintzat hartu da Dekretuak, gaur egun idatzita dagoen moduan, ez diola erantzuten Kultura Sailak une honetan Gure Artea sariei dagokienez duen planteamenduari, eta beraz, bidezkoa da abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua indargabetzea, Gure Artea sariak behar berrien arabera emateko beste deialdi bat egin ahal izateko.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez, eta 2010eko abenduaren 14an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik