Euskadi.eus
  • 254/2004 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

254/2004 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 60
  • Xedapen-zk.: 339
  • Xedapen-data: 2010/12/21
  • Argitaratze-data: 2011/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren Administrazio Kontseiluak, 2010eko martxoaren 31n egindako bileran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala 22.000.000 euroz gehitzea proposatzea.

Hala eta guztiz ere, jasotako eskaera analizatu eta, ondoren, SPRILURek inbertsio-proiektuak aztertu eta gero, atzera bota da 2010eko Aurrekontu Orokorren kontura aurrera eramatekoa zen Ballonti II (Ortuella) deritzon proiektua. Hortaz, Sprilurren egin beharreko kapital-zabalkuntza 10.050.000 eurora murriztu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 304. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen sozietatean.

Ondokoak dira SPRI Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea SA sozietatearen helburu sozialak:

Industria sustatzen laguntzea, ikerketen bidez, eta kudeaketa, ekonomia, teknika eta industriarako interesa duten bestelako arloetan zerbitzu-aholkularitza emanez.

Enpresa berrien sorrera sustatzea, hala nola jada martxan daudenen zabalkundea, garapen teknologikoa eta esportazioari arreta berezia eskainiz.

Enpresen arteko jarduera komunak eta kooperaziokoak sustatzea, horrek lehiakortasuna indartzera eramaten duenean.

Enpresen onbideratze eta birmoldaketa prozesuetan inplikatutako alderdien indarrak era osagarrian laguntzea, betiere bideragarritasun baldintza objektiboak biltzen badituzte.

Ikerketa eta garapeneko proiektuak sustatzea, izan prozesu berrietan zein produktu industrialetan eta honi loturiko zerbitzuetan.

Sozietatearen helburuekin zerikusia duen bestelako edozein.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik