- 341/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, SPRI-Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietateari Sprilur SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bere lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu341/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, SPRI-Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietateari Sprilur SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari bere lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 61
- Xedapen-zk.: 341
- Xedapen-data: 2010/12/21
- Argitaratze-data: 2011/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
2010eko urriaren 4ko bilkuran, Sprilur SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala zabaltzeko (12.000.000 euro) proposamena egitea erabaki zuen.
SPRI-Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2010eko urriaren 8an egindako bilkuran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAri baimena eman diezaion 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, hamabi milioi (12.000.000) euroko balioa duten akzioak harpidetuz. Zenbateko hori kapital sozialaren % 100 da.
Hala ere, Sprilur SAk jasotako eskabidea eta inbertsio-proiektuak aztertu ondoren, Ballonti II (Ortuella) proiektuaren 2010eko aurrekontuaren kargura gauzatzea ezetsi da, eta ondorioz, behar den kapital-zabalkuntza 10.050.000 eurora murriztu da.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik, eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Sprilur SA sozietatearen xedea da azterlanak egitea, urbanizatze ekintzetan jardutea eta haren ondoriozko obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta artatzea. Guzti hori Euskal Autonomia Erkidegoko lurra eta industria eraikinak sustatzeko, zuzenean edota xede bereko beste sozietate batzuen bidez.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 21ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


