Euskadi.eus
  • 344/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Gasteiz Irratia-Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

344/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Gasteiz Irratia-Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 62
  • Xedapen-zk.: 344
  • Xedapen-data: 2010/12/21
  • Argitaratze-data: 2011/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Sozietatearen betekizuna hotsak sortzea da eta, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, emisio erradioelektrikoen, uhinen edo kableen bidez transmititzea, herritar guztiei helarazteko, helburua informazioa, kultura, artea, aisialdi betegarriak, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzea izanik, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izatea ere, euskal kultura eta, batik bat, euskara sustatzeko eta garatzeko erakundeekin elkarlanean aritzea ere eta, halaber, aurrekoen osagarri diren ekintzak sustatzea.

Gasteiz Irratia-Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren Ohiz Kanpoko Batzar Orokor Unibertsalak 2010eko azaroaren 24an erabaki zuen sozietatearen kapitala ehun eta hogeita bederatzi mila bederatziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimotan (129.957,75) zabaltzea. Horretarako, mila laurehun eta laurogeita bat (1.481) akzio berri jaulkiko dira, bakoitzak laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost (87,75) zentimoko balio nominala duela. Akzio horiek 16.931tik 18.411ra zenbatuko dira, modu korrelatiboan.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoa sozietateko akzionista bakarra denez, bazkide gisa dituen eskubideez baliatzea dagokio. Akzio berriak eskuratu ahal izateko, baina, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar du, lehen paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz.

Azkenik, Lehendakariak maiatzaren 8an eman zuen 4/2009 Dekretuaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista / Radiotelevisión Vasca Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoa Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak honako parte-hartzea izango du: milioi bat seiehun eta hamabost mila bostehun eta hirurogeita bost euro eta hogeita bost zentimo (1.615.565,25), hamazortzi mila laurehun eta hamaika (18.411) akziotan banatuta, bakoitzak laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik