- 345/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Eusko Irratia SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu345/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Eusko Irratia SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 63
- Xedapen-zk.: 345
- Xedapen-data: 2010/12/21
- Argitaratze-data: 2011/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Sozietatearen helburua: igorpen erradioelektrikoez baliatuz, soinuak uhinen bidez edo horretarako diren kableen bidez sortu eta zabaltzea zuzen zuzenean edo aldez aurretik grabatuta herritar guztiengana, edo herritar batzuengana; betiere helburua izanik kultura, informazioa, artea, aisialdia, merkataritza, publizitatea, hezkuntza-sistemarekin batera lan egitea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea eta, batik bat, euskara sustatu eta garatzea, eta, horietaz gain, aipatutako eginkizunekin bat etorri edo horien osagarri diren jarduera oro.
Eusko Irratia SA sozietate anonimo publikoak 2010eko azaroaren 24an egindako Batzar Orokor Unibertsal eta Apartekoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala ehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hamar euro eta laurogei zentimotan (199.990,80) gehitzea; eta, horretarako, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominala duten ehun eta laurogeita bost mila ehun eta laurogeita bost akzio berri (185.185) jaulkitzea, hurrenez hurren 3.454.525tik 3.639.709ra arte zenbatuta, biak barne.
Euskal Irrati Telebista ente publikoa da Eusko Irrati SAren akziodun bakarra, eta bazkidea ere badenez, berari dagokio akzio berriez baliatzea eta horretarako, lehenengo paragrafoan azaldutakoaren arabera, Jaurlaritza Kontseiluaren baimena behar da, akzio berriak erosi ahal izateko.
Lehendakariari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Kultura Sailari atxikita dago.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Irrati Telebista ente publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista ente publikoak honako parte-hartzea izango du: hiru milioi bederatziehun eta hogeita hamar mila zortziehun eta laurogeita bost euro eta hirurogeita hamabi zentimo (3.930.885,72), hiru milioi seiehun eta hogeita hemeretzi mila zazpiehun eta bederatzi (3.639.709) akzio berdinetan banatuta, bakoitzak euro bat eta zortzi zentimo (1,08) balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 21a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


