Euskadi.eus
  • 346/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, EITBNET SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

346/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, EITBNET SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 142
  • Xedapen-zk.: 346
  • Xedapen-data: 2010/12/21
  • Argitaratze-data: 2011/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Baltzuaren estatutuen arabera, hauxe da haren helburua: informazioaren gizartearentzako edukiak ekoitzi, erreproduzitu, argitaratu, erosi, merkatuan saldu eta ustiatu eta banatzea, bereziki zerbitzu- eta komunikazio-euskarri berrietarako elkarreragileak eta multimediakoak eta sarekoak; euskarri berrietan, hau da, gaur egungo telebista digitala, teletestu, internet, telefonia mugikor eta etorkizunean garapen teknologikoek gauzatzen dituzten komunikazio- eta zerbitzu-kanalak martxan jarri eta mantentzea; arlo horretako berrikuntza-proiektuetan zentro teknologikoekin elkarlanean aritzea; euskal ikus-entzunezkoen sektorearen garapena eta beste merkatu batzuetara hedatzea sustatzeko, enpresa-proiektu eta -aliantza estrategikoetan parte hartzea.

EITBNET SA sozietate anonimo publikoak 2010eko azaroaren 24an egindako Batzar Nagusi Unibertsal Ezohikoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala ehun mila eurotan (100.000) gehitzea; eta, horretarako, hamar euroko (10) balio nominala duten hamar mila akzio berri (10.000) jaulkitzea, hurrenez hurren 67.192tik 77.191ra zenbakituak, biak barne.

Euskal Irrati Telebista ente publikoa sozietateko akzionista bakarra denez, bazkide gisa dituen eskubideez baliatzea dagokio. Akzio berriak eskuratu ahal izateko, baina, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar du, lehen paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz.

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Irrati Telebista ente publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista ente publikoak honako parte-hartzea izango du: zazpiehun eta hirurogeita hamaika mila, bederatziehun eta hamar (771.910) eurokoa, hirurogeita hamazazpi mila, ehun eta laurogeita hamaika (77.191) akziotan banatuta, bakoitzak hamar euroko (10) balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik