- 347/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Euskal Telebista SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu347/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Euskal Telebista SA sozietate anonimo publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista ente publikoari baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 64
- Xedapen-zk.: 347
- Xedapen-data: 2010/12/21
- Argitaratze-data: 2011/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Sozietatearen betekizuna irudiak eta soinuak sortzea eta transmititzea da eta, zuzen-zuzenean edo aldez aurretik grabaturik, emisio erradioelektrikoen, uhinen edo kableen bidez transmititzea, herritar guztiei helarazteko, helburua informazioa, kultura, artea, aisialdia, mezu komertzialak eta publizitatea zabaltzea izanik, bai eta hezkuntza sistemei laguntzeko bitartekoa izatea ere, euskal kultura eta, batik bat, euskara sustatzeko eta garatzeko.
Euskal Telebista sozietate anonimo publikoak 2010eko azaroaren 24an egindako Batzar Orokor Unibertsal eta Apartekoan, honako erabaki hau hartu zuen: kapital soziala hiru milioi zazpiehun eta hogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hamazortzi euro eta hogeita hamabi zentimotan (3.729.998,32) gehitzea; eta, horretarako, sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominala duten seiehun eta hogei mila seiehun eta hogeita hamabi (620.632) akzio berri jaulkitzea, hurrenez hurren 15.793.415tik 16.414.046ra arte zenbatuta, biak barne.
Euskal Irrati Telebista ente publikoa da Euskal Telebista SAren akziodun bakarra, eta bazkidea ere badenez, berari dagokio akzio berriez baliatzea, eta, horretarako, lehenengo paragrafoan azaldutakoaren arabera, Jaurlaritza Kontseiluaren baimena behar da, akzio berriak erosi ahal izateko.
Lehendakariari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko ente publikoa Kultura Sailari atxikita dago.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Irrati Telebista ente publikoak zabalkuntzaren % 100ean parte hartuko du. Hortaz, aipatutako kapital-zabalkuntzaren ondoren, Euskal Irrati Telebista ente publikoak honako parte-hartzea izango du: laurogeita hamazortzi milioi seiehun eta berrogeita zortzi mila laurehun eta hamasei euro eta berrogeita sei zentimo (98.648.416,46), hamasei milioi laurehun eta hamalau mila eta berrogeita sei (16.414.046) akzio berdinetan banatuta, bakoitzak sei euro eta zentimo bat (6,01) balioa duela. Hau da, sozietatearen etorkizuneko kapitalaren % 100ari dagokion parte-hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 21a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


