Euskadi.eus
  • DEKRETUA, 351/2010, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa sortzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

DEKRETUA, 351/2010, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa sortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 345
  • Xedapen-zk.: 351
  • Xedapen-data: 2010/12/28
  • Argitaratze-data: 2011/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 62. artikuluak arautzen ditu unibertsitateen alorrean eskumena duen sailaren ahalmenak. Horien artean, ikasketa arautuen multzo guztia arrazionalizatzeko eta gizarte-premietara egokitzeko bitartekoak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzea dagokio.

Horrez gain, Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan dauden unibertsitate publikoei zein unibertsitate pribatuei dagokienez, haren eskumenekoa da honako hauei buruzko baimena ematea: unibertsitateen jarduera-hasiera; ikastetxeen sorrera, aldaketa eta itxiera; eta irakaskuntzak ezartzea edo kentzea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 14ko 233/2010 Dekretuak xedatutakoari jarraiki, Unibertsitate Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa garatzea eta kudeatzea.

Europako goi-mailako hezkuntzaren eremura egokitzeko prozesuaren alorrean, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak xedatutako unibertsitate-irakaskuntzen araudi berria dela eta unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen ditu Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitateek, zentroek eta unibertsitate-sistemako irakaskuntzek inskribatu behar dute Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroan.

Halaber, eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraiki, Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Ikasketen Erregistroa oinarrizko bitarteko gisa eratzen da, espedienteak kudeatzeko zein horien etorkizuneko izen-ematea kudeatzeko. Dekretu hori Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa da, eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateek irakaskuntza berriak ezar daitezen proposatzeko kontuan izan behar dituzten irizpide orokorrak arautzen ditu, bai eta horiek baimentze aldera jarraitu beharreko prozedurak ere.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeigarren xedapen gehigarriak apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketan Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistro Nazionala edukitzea xedatzen du, eta autonomia-erkidegoetako erregistroei funtsezko zeregina aitortzen die, estatuko erregistroaren beraren informazio-iturri nagusitzat hartzen dituelako.

Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroa arautzen duen irailaren 12ko 1509/2008 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraiki, bertan inskribatuta egotea egiaztatutako titulutzat hartuko da. Halaber, egiaztatutako tituluak berritzearekin zerikusia duten prozesu guztiak, bai eta titulu ofizialak lortzeko ikasketa-planak aldatzeko eta kentzeko prozesuak ere, jaso egin behar dira Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan.

Beste herrialde batzuetan indarrean diren hezkuntza-sistemekin bat, unibertsitate-mailako ikasketak Espainiako tituluekiko homologagarriak izateko helbururik ez dutenak ematen dituzten zentroak jartzeko eta funtzionatzeko baimenaren baldintzak zein prozedura, irailaren 21eko 330/1999 Dekretuaren bitartez arautzen dira. Bada, dekretu horren 5. artikuluak horrelako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen erregistroari dagozkion alde guztiak arautzen ditu.

Aipatutakoa gogoan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hala proposaturik, Unibertsitateen Euskal Kontseiluak eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena igorririk, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa sortzea du xede dekretu honek.

  1. Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa publikoa da eta informatiboa soilik.

  2. Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikia dago, eta haren egitura funtzionala eta organikoa Unibertsitate Zuzendaritzaren mende.

  1. Unibertsitateak, Zentroak eta Euskal Unibertsitate Sisteman ematen diren Unibertsitate Irakaskuntzak:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden unibertsitateak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden unibertsitateetan integratuta dauden zentroak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden unibertsitateetara atxikitako zentroak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntza ofizial eta estatuaren lurralde osoan balioa dutenak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki. Izan ere, unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen ditu Errege Dekretu horrek.

    5. Gradu eta/edo Masterraren baliokidetzat hartzen diren irakaskuntzak.

    6. Ofizialak ez diren unibertsitate-tituluak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntzak.

  2. Euskal Unibertsitate Sistemakoak ez diren zentroak eta zentro horietako unibertsitate-irakaskuntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan ematen direnak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egoitza ez duten estatuko unibertsitateetako unibertsitate-titulu ofizialak ematen dituzten zentroak, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.

    2. Atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak ematen dituzten zentroak, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden zentroak, ofizialak ez diren unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak ematen dituztenak, edozein dela modalitatea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntzak, Euskal Unibertsitate Sistematik kanpo dauden estatuko unibertsitateen unibertsitate-titulu ofiziala lortzeko ematen direnak eta/edo atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak lortzeko ematen direnak.

    5. Ofizialak ez diren unibertsitate-tituluak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren irakaskuntzak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroaren helburua da unibertsitateak, zentroak eta Euskal Unibertsitate Sistemaren barruan ematen diren irakaskuntzak inskribatzea, bai eta beste zentro batzuk eta Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren beste unibertsitate-irakaskuntza batzuk ere. Eta hori guztia, sistemari buruzko datu guztiak batzeko eta sistematizatzeko, eta herritarren esku jartzeko.

  2. Funtzioak.

    1. Aurreko artikuluan deskribatutako unibertsitate, zentro eta unibertsitate-irakaskuntzei dagozkien erregistro-datuak inskribatzea eta jasotzea.

    2. Erregistroan jasota dauden datuei buruzko ziurtagiriak egitea.

    3. Autonomia-erkidegoko erregistroan jasotako datuak Hezkuntza Ministerioaren mende dagoen Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistro Nazionalari (gaztelaniaz, RUCT) jakinaraztea.

    4. Erregistro-datuen berri eman, eskuratzeko mekanismo egokiak jarrita.

    5. Indarrean dagoen araudian erregistroari buruz xedatutako funtzio oro.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroak Dekretu honen eranskinean xedatutako datuak bilduko ditu. Datu horiek administrazio-egoera zein den erakutsiko dute, bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak intereseko irizten dion informazio oro.

  2. Erregistro honetan derrigorrean inskribatu behar dira izaera ofiziala duten eta lurralde osoan balioa duten unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titularrak erregistroko datuei buruzko eranskina alda dezake, Euskal Autonomia Erkidegoaren informazio-premiak bermatzeko, eta, hartara, goi-mailako hezkuntza-sistemaren kudeaketa ona izan dadin.

  1. Unibertsitateei, Zentroei eta Euskal Unibertsitate Sistemaren barruan ematen diren unibertsitate-irakaskuntzei buruzko datu guztiak Dekretu honen 3.1 artikuluko a), b), c), d) eta e) paragrafoetan adierazi dira horiek guztiak ofizioz inskribatuko ditu Unibertsitateen Zuzendaritzak, hain zuzen, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen IV. tituluko 62. artikuluak ezartzen ditu unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ahalmenen babesean. Inskribatu aurretik, urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan araututako prozeduren izapidetze-eginbeharrak amaitu behar ditu. Izan ere, azken Dekretu hori Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa da.

  2. Halaber, Unibertsitate Zuzendaritzak Euskal Unibertsitate Sistemakoak ez diren zentroei buruzko datu guztiak ofizioz inskribatuko ditu, eta horietako unibertsitate-irakaskuntzak, Euskal Unibertsitate Sistematik kanpo dauden estatuko unibertsitateen unibertsitate-titulu ofiziala lortzeko ematen direnak eta/edo atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak lortzeko ematen direnak [datu horiek 3.2 artikuluaren a), b) eta d) paragrafoetan jaso dira].

  1. Interesa duten unibertsitateek edo ikastetxeek 3.1.f) eta 3.2.c) eta e) artikuluei buruzko datuak inskribatzea, aldatzea edo ezereztea eska dezakete.

  2. Eskaera idazki bidez egingo da, eta Unibertsitate Zuzendaritzako titularrari bidali behar zaio, eranskinean xedatutako datuak adierazita. Horretarako, kontuan izan behar du, bai zentro-tipologia, bai ematen diren unibertsitate-ikasketak.

  3. Espedientea amaitutzat emango da Unibertsitate Zuzendaritzako titularrak kasuan kasu dagokion inskripzioa, aldaketa edo ezereztea ebazten duenean.

  1. Erregistroaren kudeaketa Unibertsitate Zuzendaritzari dagokio, eta funtzionamendua egokia dela zainduko du.

  2. Unibertsitate, zentro edo unibertsitate-irakaskuntza bakoitzari zenbaki edo gako bat emango zaio, aldatuko ez dena, nahiz eta Erregistroak hura ezereztu. Hortaz, Erregistroko agiritegi historikoan gordeko da informazio guztia.

Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-irakaskuntzak emateko baimena duten unibertsitateek eta gaienerako entitate edo zentroek, irakaskuntza horiei buruzko datuak jakitera ematean eta horien publizitatea egitean, ezinbestez adierazi behar dute zer titulu lortzeko diren eta titulua ofiziala den ala ez.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroaren kontsulta publikoa da. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez egingo da kontsulta.

  2. Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroaren funtzionamenduari dagokionez, euskararen ofizialtasunaren araubide juridikoa errespetatuko da, euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoari jarraiki.

  3. Bermatu egingo da bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera, batetik, herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean ezarritako eskubideak errespetatuz, eta, bestetik, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan ezarritako eskubideak errespetatuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroak izan ditzakeen datu pertsonalak erabiltzean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa beteko da.

Unibertsitateen Zuzendaritzak eguneratuta izango du Erregistroko informazioa. Horretarako, Dekretu honen 3. artikuluan zerrendatutako unibertsitateek eta zentroek dute ardura beren zentroei eta unibertsitate-ikasketei buruzko erregistro-aldaketen berri emateko Erregistro honi.

Euskal Autonomia Erkidegoko Eliza Katolikoaren Unibertsitateek, hala nahi izanez gero, dekretu honen prozeduraz balia daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroan inskribatzeko, indarrean dagoen araudian aplikagarria zaiena ere kontuan hartzen dela.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

ABENDUAREN 28KO 351/2010 DEKRETUAREN ERANSKINA

ERREGISTROKO DATUAK

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistemako unibertsitateei, zentroei eta unibertsitate-irakaskuntzei buruzko datu orokorrak eta legezkoak.

  1. Unibertsitateak.

    1. Erregistro-gakoa.

    2. Izen osoa.

    3. Mota (publikoa, pribatua edo Elizarena).

    4. MEC Kodea.

    5. Helbidea (kalea, posta-kodea, herria eta probintzia).

    6. Telefono-zenbakia.

    7. Fax-zenbakia.

    8. Web-orria.

    9. Harremanetarako posta elektronikoa.

    10. Sortu den edo onartu den eguna.

    11. Sortu edo onartu denaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

    12. Jardueraren uzte-eguna.

    1. Jarduera utzi denaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

      1. Unibertsitate Publikoa izanez gero, datu hauek jasoko dira.

        1. Sortze-legea.

        2. Indarrean dauden estatutuak.

      2. Unibertsitate Pribatua izanez gero, datu hauek jasoko dira.

        1. Onartze-legea.

        2. Sustatzailea: izen osoa.

        3. Erakundearen arauak eta indarrean dagoen funtzionamendua.

  2. Zentroak.

    1. Erregistro-gakoa.

    2. Izen osoa.

    3. Zentro-mota.

    4. Atxikipenaren nolakotasuna.

    5. Entitatearen titular nagusia.

    6. Helbidea (kalea, posta-kodea, herria eta probintzia).

    7. Telefono-zenbakia.

    8. Fax-zenbakia.

    9. Web-orria.

    10. Harremanetarako posta elektronikoa.

      1. Zentro integratua izanez gero, datu hauek jasoko dira.

        1. MEC Kodea.

        2. Unibertsitatea.

        3. Sortu den eguna.

        4. Sortu denaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        5. Jardueraren uzte-eguna.

        6. Jarduera utzi denaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

      2. Atxikitako zentroak izanez gero, datu hauek jasoko dira.

        1. MEC Kodea.

        2. Unibertsitatea.

        3. Atxikipen-data.

        4. Atxikipena egin izanaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        5. Atxikipena bertan behera utzitako data.

        6. Atxikipena bertan behera utzi izanaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        7. Beste datu interesgarri batzuk.

      3. Atzerriko unibertsitate-sistemekin bat datozen unibertsitate-titulu ofizialak ematen dituzten ikastetxeak izanez gero, datu hauek jasoko dira.

        1. Lotura duen atzerriko unibertsitatea.

        2. Baimenaren ebazpen-data.

        3. Sortu denaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        4. Ezeztatu izanaren ebazpen-data.

        5. Ezeztatu izanaren ebazpenaren argitalpen-datak eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

  3. Unibertsitate Ikasketak.

    1. Erregistro-gakoa.

    2. Izen osoa.

    3. Jarduera-akademikoak abian jarritako ikasturtea.

    4. Jarduera-akademikoak amaitutako ikasturtea.

    5. Modalitatea (presentziala, erdi-presentziala edo birtuala).

    6. Hizkuntza (eskolena).

    7. Zentroaren izena.

    8. Kreditu-kopurua guztira.

    9. Unibertsitate-ikasketei buruzko informazio osagarria.

    10. Beste datu akademiko garrantzitsu batzuk.

      1. Unibertsitate-irakaskuntza ofizialak izanez gero, datu hauek jasoko dira.

        1. Ikasketa Planaren argitalpen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        2. Unibertsitate-irakaskuntzak emateko baimen-data eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        3. Ministroen Kontseiluak hartutako erabakiaren data, titulua ofiziala dela hartzekoa, eta aldizkari ofizialaren zenbakia.

        4. Irakaskuntza-maila (Gradua, Masterra, Doktoregoa, Graduaren baliokidea, Masterraren baliokidea).

        5. Eskolak ematen diren unibertsitatearen izena.

        6. MEC Kodea.

        7. Sartu ahal izateko gutxieneko nota.

        8. Eskaintzen diren plaza berrien kopurua.

        9. Matrikulako europar kredituen gutxieneko kopurua, ikasle-tipologiako.

        10. Irakaskuntzen baliokidetza aitortzekoa den araua.

        11. Espainian erregulatutako jarduera profesional batean aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak bere baitan hartzen dituzten irakaskuntzak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik