- 355/2010 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari San Mamés Barria SL sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu355/2010 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari San Mamés Barria SL sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 143
- Xedapen-zk.: 355
- Xedapen-data: 2010/12/28
- Argitaratze-data: 2011/01/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
San Mamés Barria SL sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2010eko abenduaren 10ean egindako bileran, Bazkideen Batzar Orokorrari zazpi milioi (7.000.000) euroko kapital-gehikuntza proposatzea erabaki zuen, euro baten balio nominaleko 7.000.000 partaidetza sozial, zatiezin eta metakor berriren jaulkipena eginez, gaur egunekoek dituzten eskubide politiko eta ekonomiko berberekin.
San Mamés Barria SL sozietateak, gaur egun, 23.866.103 euroko kapital soziala du. Hortik, Athletic Club-ek % 78,78ko sozietate-partaidetza du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak (Kartera 2 SL-ren bidez), bakoitzak % 8,39ko partaidetza dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 4,19ko partaidetza du eta Bilboko Udalak kapital sozialaren % 0,25a du.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak orain jaulkitakoetatik 4.000.000 partaidetza hartuko ditu, 4.000.000 euroko ordainketa eginez. Gainerako partaidetza berriak Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko ditu, erabaki den kapital-gehikuntzan gainerako bazkideek euren lehentasun-eskubideei uko formala eta adierazia egin ondoren, kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 304. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen sozietatean.
San Mamés Barria SL sozietatearen helburu soziala kirol-estadio berri bat sustatzea, eraikitzea eta ustiatzea da, sozietateak Bilbon dituen lurretan. Kirol jarduerak ez ezik, estadio berriaren ustiapenak hartuko ditu, baita ere, legez onartzen diren estadioaren erabilerei begira egin litezkeen bestelako jarduera osagarriak ere, alegia, sozietateak zuzenean egindako jarduerak edo beste batzuen bitartez egindakoak.
Behin Administrazio honek partaidetza sozialak eskuratzen dituenean, San Mamés Barria SL sozietatean duen partaidetza % 16,20 izango da.
Sozietateko kapitala handitzeak berekin dakar estatu-aldaketa, eta beraz, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren partaidetzen ordezkariari baimena ematea, aldaketa horri dagokionez bere adostasuna adierazteko, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


