Euskadi.eus
  • 1/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortzen eta arautzen duen otsailaren 10eko 31/2009 Dekretua aldatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortzen eta arautzen duen otsailaren 10eko 31/2009 Dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 191
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2011/01/11
  • Argitaratze-data: 2011/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

2010eko ekainaren 8an Jaurlaritzaren Kontseiluan onartu zen Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren (2008-2011) birformulazioa, eta aurrerantzean Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Plana (2010-2011) deituko da. Plan horretan, planaren kudeaketarako eta koordinaziorako, otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren bitartez sortu zen Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea mantentzea aurreikusten da, batzordearen izena aldatuz eta, era berean, batzordearen osatze-modua birformulazioaren planteamendu berrietara egokituz eta batzordearen funtzionamendurako laneko metodologia baliagarria zehaztuz.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

  1. Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordean ondoko hauen ordezkariak egongo dira: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak, EAEren eremuan bakean eta giza eskubideetan hezteko proiektuak egitea helburu nagusi eta funtsezkoenetako bat dutela adierazi duten elkarte eta antolakundeak, 55/2010 Dekretuaren bidez sortutako Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak zehaztu beharreko biktimen elkarteak, Euskadiko Eskola Kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Arartekoa eta Euskal Irrati Telebista (EITB).

  2. Honela osatuko da Osoko Bilkura:

    1. Batzordeburua: izen handiko pertsona independente bat izango da, bakearen eta giza eskubideen eremuan, eta bereziki, hezkuntzaren alorrean, esperientzia duena.

    2. Administrazio publikoen aldetik:

      1. Lehendakaritzaren ordezkari izango dena: bera izango da Batzordearen lehen batzordeburuordea.

      2. Giza eskubideen alorrean eskumena duen zuzendaria.

      3. Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei eman behar zaien laguntzaren alorrean eskumena duen zuzendaria: batzordekidea izango da.

      4. Eusko Jaurlaritzan gazteriaren eta gizarte-ekintzaren alorrean eskumena duen zuzendaria: batzordekidea izango da.

      5. Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-berrikuntzaren alorrean eskumena duen zuzendaria: batzordekidea izango da.

      6. Hiru batzordekide, foru-aldundiak ordezkatzeko (lurralde historiko bakoitzetik bat).

      7. Hiru batzordekide, EAEko udalerrien ordezkari.

    3. Elkarte eta antolakundeen artetik:

      1. EAEren eremuan bakean eta giza eskubideetan hezteko proiektuak egitea helburu nagusi eta funtsezkoenetako bat dutela adierazi duten elkarte eta antolakundeetako lau ordezkari, eta haietako bat 55/2010 Dekretuaren bidez sortutako Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak izendatuko du.

      2. Elkarte eta antolakunde horien ordezkarietatik hiru batzordekideak izango dira, eta beste bat, berriz, Batzordearen bigarren batzordeburuordea izango da.

    4. Euskadiko Eskola Kontseiluko lau ordezkari; haietako bat Euskal Autonomia Erkidegoko Eskola Bizikidetzaren Behatokiko kide izan beharko da.

    5. UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat, bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzaren alorrean esperientzia egiaztatua duena.

    6. Arartekoaren ordezkari bat.

    7. EITB Euskal Irrati Telebistaren ordezkari bat.

Otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren 4. artikuluko lehen paragrafoa eta bigarren paragrafoko c) d) eta e) idatz-zatiak aldatzen dira, eta honela idatzita geratuko dira: «Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordeko batzordeburua Lehendakariak izendatuko du.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalen ordezkari izango diren batzordekideak Ordezkaritza handiena duen euskal udalen elkarteak hautatuko dituzte.

  2. Elkarte eta antolakundeen ordezkari izango diren batzordekideak elkarte edo antolakunde horiek hautatuko dituzte, horretarako aurkeztu dituzten hautagaitzetatik. Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Elkarteen Foroa izango da, lehenik, izendapen-prozedura zehazteko zilegituta egongo dena. Bestela, ordezkaritzarik handiena egiaztatu ahal duen erakundea egongo da zilegituta, nahiz eta, gerora, arautze orokor batek izendapen-prozedura zehaztu ahal izango duen. Elkarteek Batzordean dituzten ordezkariek ez daukate zertan izan Foroko kide. Biktimen elkarteetako ordezkari izango den kidea 55/2010 Dekretuaren bidez sortutako Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak izendatuko du.

  3. Euskadiko Eskola Kontseiluaren, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen, Arartekoaren eta EITB Euskal Irrati Telebistaren ordezkariak organo horiek eurek izendatuko dituzte».

Otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren 5. artikuluko 3. paragrafoa aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

  1. Batzordearen kasuan, Lehendakariaren izendapeneko dekretu baten bidez zehaztuko da zenbat denborarako izango den kargua; baldin eta berariazko adierazpenik egiten ez bada, izendapena egiterakoan indarrean dagoen Planaren iraupen berbera izango du karguak (Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren iraupena, hain zuzen).

Otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren 8. artikuluko 2. paragrafoa aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

  1. Aholku Batzordeak hiru lan-batzorde izango ditu, eta honako hauek dira: 1. batzordea, hezkuntza formalekoa, eta 2. batzordea, hezkuntza ez-formalekoa eta 3. batzordea, erakundeen arteko koordinaziokoa. Hona hemen batzorde bakoitzaren osamodua:

  1. batzordea:

    Aholku Batzordeko lehen batzordeburuordeak egingo diru batzordeburu-lanak (Lehendakaritzaren ordezkaria).

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria.

    UPV/EHUko ordezkari 1.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Eskola Bizikidetzaren Behatokiko ordezkari 1.

    Euskadiko Eskola Kontseiluko ordezkari 1.

    Elkarte eta antolakundeen ordezkari 1.

  2. batzordea:

    Bigarren batzordeburuordeak egingo ditu batzordeburu-lanak (elkarteak).

    Giza Eskubideen zuzendaria.

    Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendaria.

    Foru-aldundien ordezkari 1.

    Ordezkaritza handiena duen euskal udalen elkartearen ordezkari 1.

    Elkarte eta antolakundeen ordezkari 1.

    • EITB Euskal Irrati Telebistaren ordezkari 1.

  3. batzordea:

    Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordeko batzordeburua.

    Foru-aldundi bakoitzeko ordezkari bana.

    Ordezkaritza handiena duen euskal udalen elkartearen 3 ordezkari.

    Giza Eskubideetan oinarritutako eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren Sailarteko Batzordearen 3 ordezkari, 2006ko urriaren 17ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiz sortua.

Otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren 11. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

Aholku Batzordeak bere jarduerak azaltzen dituen urteko memoria bat egin eta Lehendakaritzaren aurrean aurkeztu beharko du.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 11n.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.