Euskadi.eus
  • 5/2011 DEKRETUA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

5/2011 DEKRETUA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 352
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2011/01/18
  • Argitaratze-data: 2011/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen; zuzenbide pribatuko ente publiko gisa eratu zen, nortasun juridiko propioa eta bere helburuak lortzeko jarduteko gaitasuna dituela, eta enpleguaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari atxikita.

2011. urteko urtarrilaren 1ean azaroaren 30eko 329/2010 Dekretua indarrean hasi zen; Dekretu horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzen dira eta 12. artikuluan honako hau xedatzen da:

  1. Administrazio Kontseilua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren gobernu-organo gorena da. Hiru aldekoa, paritarioa eta erabakigarria da.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatzen dute:

    1. Presidentea: enpleguaren alorrean eskuduna den sailaren pertsona titularra.

    2. Presidenteordea: enpleguaren alorrean eskuduna den sailburuordetzaren pertsona titularra.

    3. Kontseilukideak:

      1. Hiru kontseilukide, sailburuorde edo zuzendari lerrunarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ordezkaritzan. Horien izendapena eta kargu-uztea Eusko Jaurlaritzaren dekretuz erabakiko da, hezkuntza, industria eta ogasunaren alorrean eskudun diren sailetako titularrek proposatuta, hurrenez hurren. Aipatutako azken sailak izendatutako kontseilukideak bileretan parte hartuko du, eta hitza izango du, baina botorik ez.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteek izendatutako bost kontseilukide; elkarte horiek aplikatzekoa den araudi orokorraren arabera enpresaburuen ordezkaritza instituzionala dutenak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatuko dira.

      3. Ordezkaritzarik handiena duten erakunde eta konfederazio sindikalek izendatutako bost kontseilukide, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatuak. Kontseilukide horiek, erakunde sindikal bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan egiaztatuta duen ordezkagarritasunaren arabera proportzionalki esleitzen dira, eta edozein kasutan bermatzen da ordezkagarrienak diren erakunde eta konfederazioek Administrazio Kontseiluan presentzia izango dutela.

        Aurrekoa gorabehera, kontseilukideak izendatzeko eskubidea duen erakunde sindikalen batek ez badu inor izendatzen horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, postu horiek bere taldeko gainerako erakundeei gehiagotuko zaizkie, beren ordezkagarritasunaren arabera proportzionalki.

    4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

Bestalde, 2010eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako hau argitaratu zen: 354/2010 Dekretua, abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jardueren hasiera eta bitarteko pertsonal eta materialetarako atxikimendurako baldintzak arautzen dituena. 2011ko urtarrilaren 1ean hasi zen indarrean hori ere.

Dekretu horren lehen xedapen gehigarrian honako hau ezartzen da:

  1. Dekretu hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita hamabost eguneko epean, Administrazio Kontseiluaren batzordekideak izendatzeko betebeharra duten (Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuei jarraiki) sindikatuek eta enpresa-erakundeek titularrak, eta hala badagokio, ordezkoak izendatzeko dagozkien erabakiak hartuko dituzte, eta baita organoaren zuzendaritzan izendapen horiek jakinarazi ere. Idazkaritzak berehala jakinaraziko dizkio hautespen-erabakiak Enplegu eta Gizarte Gaien Saileko titularrari, Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkezteko eta bertan izendapena gauzatzeko.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuen gaur egungo ordezkagaitasunari jarraiki, Administrazio Kontseiluaren sindikatu-taldeko bost batzordekideen hasierako banaketa honako hau da:

  1. Euzko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA-STV): bi batzordekide.

  2. Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO): batzordekide bat.

  3. Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB): batzordekide bat.

  4. Euskadiko Unión General de Trabajadores (UGT): batzordekide bat.

  1. Confebask Euskal Enpresa Konfederazioari dagokio enpresaburuen ordezkaritza osatuko duten batzordekideak izendatzea.

Goian aipatu dugun xedapen horretako lehen paragrafoan zehaztutako epea igarotakoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatuko dira.

Aurreko guztia kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren; Ekonomia eta Ogasun Sailaren; eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren titularrek proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aldez aurretik hausnartu eta onartu ostean, 2011. urteko urtarrilaren 18ko saioan honako hau

Kontseilukideak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean:

Carlos Crespo Velasco jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea.

Juan José Garayar Elizondo jauna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko zuzendaria.

Andres Araujo de la Mata jauna, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuordea.

Enpresaburuen izenean:

José Miguel Ayerza Mendiburu jauna, Francisco Javier Azpiazu Lasuen jauna, Juan Ugarte Aguirrezabal jauna, Jon Bilbao Saralegui jauna eta Nuria López de Guereñu Ansola andrea, titular moduan.

Juan Ramón Apezetxea Escudero jauna, Matías Gómez Conde jauna, Yoana Arambalza Zalbidea andrea, Asier Aloria Sánchez jauna eta Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna, ordezko moduan; guztiak ere Confebask-Euskal Enpresa Konfederaziokoak dira.

Sindikatuen izenean:

Mikel Noval Fernández jauna eta Ioseba Villarreal Olaizola jauna titular moduan; eta Janire Landaluze Pérez andrea eta Julene Gabiola Amallobieta andrea, ordezko moduan, Euzko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA-STV) sindikatukoak.

María Dolores García Garcia andrea titular moduan eta Goio Martín Benito ordezko moduan, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalekoak (CCOO).

Oihan Ostolaza Arruabarrena jauna titular moduan, eta Rafael Izquierdo Sanchez jauna ordezko moduan, Langile Abertzaleen Batzordeetakoak (LAB).

Felipe García Miravalles jauna titular moduan, eta Jose Ramon Lopategui Martín jauna ordezko moduan, Euskadiko Langileen Batasun Orokorrekoak (UGT).

Izendapen horien iraupena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuen Estatutuetako 12.3 artikuluan xedatutakoa izango da.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko urtarrilaren 18an.

Jarduneko Lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ ANDREA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik