Euskadi.eus
  • 6/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa; honen bidez adierazten da Busturialdeko Ur Patzuergoak, lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko kolektore orokorraren eraikitze proiektua (Gernika-Lumo Busturia zatia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

6/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa; honen bidez adierazten da Busturialdeko Ur Patzuergoak, lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko kolektore orokorraren eraikitze proiektua (Gernika-Lumo Busturia zatia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 402
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 2011/01/18
  • Argitaratze-data: 2011/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Busturialdeko Ur Partzuergoak, 2006ko urriaren 26an, behin betiko onartu egin zuen egitasmo hau: «Mundakako Itsasadarraren Ezkerraldeko Kolektore Orokorraren Eraikitze Proiektua (Gernika-Lumo Busturia zatia)». Busturialdeko Ur Partzuergoak, 2010eko apirilaren 28ko bilkuran, hasierako onespena eman zion aipatutako desjabetzeko egitasmoari eta hartuko diren ondasun eta eskubideen zerrendari. Halaber, Ur Partzuergoak erabaki zuen informazioa jendaurrean jartzeko izapidea egitea eta Eusko Jaurlaritzari egitasmo horrek eragiten dien ondasun eta eskubideak premiaz hartzeko adierazpena eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazioak aurkeztu ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Saneamendu urak Gernika-Lumoko udalerritik eraikiko den Lamiarango KUATera bideratuz Busturialdeko eskualdeak dituen saneamendu arazoak konpontzea luzaezina da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 18an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik