- 14/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Elorrioko Industrialdea SA sozietate publikoa azkentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu14/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Elorrioko Industrialdea SA sozietate publikoa azkentzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 786
- Xedapen-zk.: 14
- Xedapen-data: 2011/02/08
- Argitaratze-data: 2011/02/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Otsailaren 20ko 39/1990 Dekretuaren bitartez, Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial SA baltzuari baimena eman zitzaion, zertarako-eta Elorrioko Industrialdea SA (lehenago San Jose Industria Poligonoa deitzen zena) sozietatea sortzeko. Eta sozietate horren helburua hauxe zen: Elorrioko Betsaide Industria Poligonoari doakionez erosketa, eraikitze, sustapen, kudeaketa eta salmenta. Hartarako, bi fasetan eraiki dira industria-pabiloien konplexu bat eta bulego-erakin bat, errentamendu-sistema batez kudeatzen direnak, konplexu horretan instalaturiko enpresentzako erosketa eta salmenta zuzenerako aukerarekin.
Sozietateak bete du markaturiko bere helburua; hortaz, Administrazio Kontseiluak erabaki du Batzar Nagusiari honako hau proposatzea: Sozietatea desegin eta likidatzea, eta kudeaketa Sprilur SAri pasatzea, horixe baita gehiengodun akzionista. Eta halaxe erabaki zen, 2010eko ekainaren 2an Administrazio Kontseiluak egindako batzarrean.
Eta orain arte esandakoarekin bat etorriz, bidezkotzat jotzen da Elorrioko Industrialdea SA sozietate publikoa desagerraraztea; horretarako, Jaurlaritzak dekretua eman behar du, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 20.3 artikuluan.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko otsailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
Artikulua bakarra. Elorrioko Industrialdea SA sozietate publikoa azkentzeko baimena ematea, desegin egin baita; hartarako, betiere bidezko izapideak beteaz.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 8an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


