- 15/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Orduñako Industrialdea SA sozietate publikoa azkentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu15/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Orduñako Industrialdea SA sozietate publikoa azkentzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 787
- Xedapen-zk.: 15
- Xedapen-data: 2011/02/08
- Argitaratze-data: 2011/02/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Apirilaren 14ko 86/1992 Dekretuaren bidez, Industria Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAri baimena eman zitzaion Orduñako Industrialdea SA sozietate publikoa sortzeko. Sozietate horrek Urduñako udalerrian industria-arloko ekimenak eta inbertsioak sustatzea du helburu; horretarako, bere jabetzeko lur-sailetan industria-pabilioien konplexu bat eraiki eta kudeatu behar du, berau erabat transferitu arte.
Hala ere, galerak metatu egin zaizkio eta, Orduñako Industrialdea SA likidazioko legezko egoeran dago 2011ko ekitaldian; gainera, sozietateak ezin ditu ordaindu Sprilurrek emandako maileguaren interesak, ezta horren amortizazioak ere. Hori dela-eta, bere Administrazio Kontseiluak sozietatea desegitea-likidatzea proposatu dio Batzar Nagusiari. Hala erabaki zen Administrazio Kontseiluaren 2010eko maiatzaren 6ko bileran.
Eta orain arte esandakoarekin bat etorriz, bidezkotzat jotzen da Orduñako Industrialdea SA sozietate publikoa desegitea; horretarako, Jaurlaritzak dekretua eman behar du, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 20.3 artikuluan.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko otsailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Artikulua bakarra. Deseginda geratu da eta, baimena ematea Orduñako Industrialdea SA sozietate publikoa azkentzeko, betiere egin beharreko izapideak egin ondoren.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 8an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


