- 7/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Lehendakariarena, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kideak kendu eta berriak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu7/2011 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Lehendakariarena, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kideak kendu eta berriak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1027
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2011/02/08
- Argitaratze-data: 2011/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia sortu zuen. Agentzia horrek honako helburu hauek ditu: euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, irakaskuntzaren edo ikaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren arloetan; gizarteari eta pertsonei informazioa ematea; eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea, erabakiak hartzeko prozesuetan erabil ditzaten.
3/2004 Legearen 81. artikuluak ezartzen du administrazio-kontseilua eta zuzendaria agentziaren gobernu-erakundeak direla, eta 82. artikuluan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatutako hiru pertsona ospetsu ere Administrazio Kontseiluko kide izango direla. Gauza bera dio, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuaren 9.d) artikuluak ere.
Uztailaren 3ko 19/2009 Dekretuaren bitartez, Adela Asúa Batarrita andrea Agentziaren Administrazio Kontseiluko kide izendu zuen lehendakariak. Geroago, abenduaren 29ko 1784/2100 Errege Dekretuaren bitartez, Konstituzio Epaitegiko magistratu izendatu dutenez, aurreko karguari utzi behar dio; izan ere, aldi berean Agentziako Administrazio Kontseiluko kide izatea eragozten dio Konstituzio Epaitegiko magistratu izateak.
Horregatik guztiarengatik, eta 3/2004 Legearen 82. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 8an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


