Euskadi.eus
  • 22/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, honen bidez adierazten da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko «Armintza-Urizar kolektorea berritzeko proiektua», Lemoizen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

22/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, honen bidez adierazten da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko «Armintza-Urizar kolektorea berritzeko proiektua», Lemoizen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 953
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 2011/02/15
  • Argitaratze-data: 2011/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, 2010eko maiatzaren 25ean, onartu egin zuen egitasmo hau: «Armintza-Urizar kolektorea berritzeko proiektua». Eta informazioa jendaurrean jartzeko izapidea egitea erabaki zuen: egitasmoa eta jabetza kentzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua. Ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, 2010eko azaroaren 4ko bilkuran, behin betiko onespena eman zion aipatutako egitasmoari eta hartuko diren ondasun eta eskubideen zerrendari, eta hartu egin behar direla adierazi zuen. Eta Eusko Jaurlaritzari egitasmo horrek eragiten dien ondasun eta eskubideak premiaz hartzeko adierazpena eskatzea erabaki zuen, Jabetza Nahitaez Kentzeko Legeko 52. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazioak aurkeztu ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Beharrezkoa da Amorraga errekara isuriak saihestea eta Andrakako Kolektorearen urak Armintzako KUATera bideratzea. Horrek guztiak Amorraga erreka eta Armintzako hondartzaren osasun egoera hobetuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2011ko otsailaren 15ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, Dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 15ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik