- 8//2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat ordezkatzeko onarpena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu8//2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat ordezkatzeko onarpena ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1028
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2011/02/15
- Argitaratze-data: 2011/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lan Harremanen Kontseiluko kideak izendatzea Lehendakariaren eskumena da, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluaren ekainaren 27ko 11/1997 Legeak, 6.2 artikuluan, aukera ematen die sindikatuei eta konfederazio sindikalei eta enpresa konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Euskal Entrepresarien Konfederakuntza - Confebaskek, Lehendakariaren abenduaren 29ko 25/2009 Dekretuak izendatutako kide bat ordezkatzea erabaki du, eta, horretarako, beste kide bat izendatu du konfederazioaren izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 15ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


