- 27/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, «Sociedad Promotora Bilbao Gas Hub, S.L.» sozietate berrian parte hartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu27/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, «Sociedad Promotora Bilbao Gas Hub, S.L.» sozietate berrian parte hartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1163
- Xedapen-zk.: 27
- Xedapen-data: 2011/02/22
- Argitaratze-data: 2011/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.
2010eko abenduaren 27an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak zera erabaki zuen: Iberiar Penintsulako merkatuaren barruan transakzioetarako merkataritza-zerbitzuak sustatzeko, BBK y Enagas-ekin batean kapital-sozietate baten partaidetza izateko baimena eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Betiere, partaidetza hori lortzeko 1000 euroko akzioak harpidetuaz, sozietate haren guztizko kapitalaren % 33,33ra ailegatu arte. Guztiarekin ere, eragiketa hori egiteko, goragoko paragrafoetan esan denez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.
Sozietatearen helburu soziala hauxe da: entregatzeko epe laburrarekin gas-transakzioak errazteko behar diren zerbitzuak logistikoak, merkataritzakoak eta finantzarioak sustatzeko jarduerak gauzatzea.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko otsailaren 22an egindako bilkuran, aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


