- 75/2011 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari «Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB ¿ Centro de Transportes de Bizkaia AB» sozietatearen kapital¿gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu75/2011 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari «Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB ¿ Centro de Transportes de Bizkaia AB» sozietatearen kapital¿gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 2323
- Xedapen-zk.: 75
- Xedapen-data: 2011/04/12
- Argitaratze-data: 2011/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Europako herrialdeen arteko merkataritza-harremanak areagotzearen eta garraio-sektoreak hartu duen garrantzia ekonomikoaren ondorioz, aipatu bezalako zentroak sortu dira Europan; zentro horiek, hain justu ere, garraioko eskariaren eta eskaintzaren arteko kontaktua erraztu eta koordinazio intermodala ahalbidetzen dute, eta enpresen koordinazioa, kudeaketa eta antolaketa hobetzen.
«Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB-Centro de transportes de Bizkaia, S.A.» sozietatea abenduaren 20ko 242/1982 Dekretuaren bitartez eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sozietate Publiko gisa. Abenduaren 3ko 375/1985 Dekretuaz galdu zuen izaera hori. Sozietate horren xede soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan Garraio-Zentro Integratuak eta ibilgailu astunentzako aparkalekuak sustatu, prestatu eta ustiatzea da.
Erabakitako gehikuntzaren aurreko kapital soziala berrogeita zazpi milioi seiehun eta berrogeita bat mila bostehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogeita sei zentimokoa da (47.641.539,66). Kapital horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bederatzi milioi bostehun eta zortzi mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamasei zentimoko (9.508.979,36) partaidetza eta harpidetza du, hau da, kapitalaren % 19,96.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Erkidegoan kokaturiko garraio-zentro integratuak sustatzeko duen politikari jarraiki, kontuan hartu da «Bizkaiko Garraio Gunea AB-Centro de Transportes de Bizkaia, S.A.» (Aparkabisa) sozietateak bere kapital soziala gehitzeko egindako aurreikuspen-txostena. Hortaz, sozietatearen kapitala milioi bat zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila seiehun eta hirurogeita zazpi eurotan eta berrogeita hemeretzi zentimotan (1.749.667,59) gehituko da; gehikuntza hori bost mila eta berrehun (5.200) akziotan ordezkatuta egongo dira, eta horietariko bakoitzak laurehun eta laurogei euro eta laurogeita bat zentimoko (480,81) balio izendatua izango du.
Kapitala gehikuntzari buruzko aurreikuspen txostena,Sozietateko zuzendari nagusiak egindakoa, aztertu ostean, bidezkotzat jo da, helburu horri begira, kapital horren gehikuntzan parte hartzea. Ondorioz, EAEko Administrazioak sozietatearen kapitalean % 19,96ko partaidetza izango du, betiere Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110. artikuluan eta gainerako xedapen bateragarrietan adierazitako prozeduraren arabera.
Horiek hala, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko apirilaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 12an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


