Euskadi.eus
  • 76/2011 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofizialak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bat kendu eta beste bat izendatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

76/2011 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofizialak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bat kendu eta beste bat izendatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2299
  • Xedapen-zk.: 76
  • Xedapen-data: 2011/04/12
  • Argitaratze-data: 2011/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Abenduaren 26ko 62/1997 Legeak Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duenak interes orokorreko portuak arautzen ditu. Sailkapen hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Bilbo eta Pasaiako portuei dagokie.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, 62/1997 Legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak arautzen dituzten organoak dira.

Duela gutxi, Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak emateari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzen duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legea jarri zen indarrean, eta, horrenbestez, Bilbo eta Paisaiako Portuetako Agintaritzaren lehendakariak eta horien Administrazio Kontseiluetako kideak izendatu eta kargugabetzeko araubidea nabarmen aldatu da.

Izan ere, arau horretako azken xedapenetako bigarrenak Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen aldaketa du mintzagai eta xedapen horren 10. puntuak honakoa dio:

  1. Administrazio Kontseilua...

    1. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

    2. Kide-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanariar eta Balear Uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita kideak izendatzea ere.

  2. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatz-zatian aipatu diren kideak izendatzerakoan, honako irizpideok errespetatuko dituzte:

    Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza kide horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Kideetako bat estatuaren abokatua izango da, eta, beste bat, Estatuko Portuak izeneko erakunde publikokoa.

    Autonomia-erkidegoa kide horietako lauk eta lehendakariak ordezkatuko dute.

    Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

    Portuaren zerbitzugunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluaren gainerako kideen 100eko 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

    Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.

    Herri Administrazioek eta Administrazio Kontseiluan ordezkaturiko entitateek eta erakundeek proposatuko dituzte kontseiluko kide izendatuko direnak. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.

    Administrazio Kontseiluko kideen izendapenak, c) idatz-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.

    Kontseiluko kideak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, kide horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

Hori horrela, eta Gobernuaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legean xedatutakoaren arabera (azken horretan, 40. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu du Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak emateari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzen duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legeko azken xedapenetako bigarrenak), eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2011ko apirilaren 12an egindako bileran onetsi ondoren, honakoa

Dekretu hau kideen kargugabetzea eta izendapen berria Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaizkion egunetik aurrera sartuko da indarrean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik