Euskadi.eus
  • 77/2011 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Lanbide­Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide bat izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

77/2011 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2324
  • Xedapen-zk.: 77
  • Xedapen-data: 2011/04/12
  • Argitaratze-data: 2011/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko ­2010eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren ­23ko ­2/2009 Legearen bigarren xedapen gehigarrian, Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzua sortzea ebatzi zen, nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa; erakunde horrek jarduteko gaitasun osoa du bere helburuak bete ahal izateko eta enpleguaren arloan eskuduna den Jaurlaritzaren sailari atxikia dago.

2011ko urtarrilaren ­1ean indarrean sartu zen azaroaren ­30eko ­329/2010 De­kre­tua, Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzekoa; dekretu horren ­12. artikuluak honako hau xedatzen du:

«1. Administrazio Kontseilua Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuaren gobernu-­organo gorena da. Hiru aldekoa, paritarioa eta erabakigarria da.

  1. Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatzen dute:

    1. Presidentea: enpleguaren alorrean eskuduna den sailaren pertsona titularra.

    2. Presidenteordea: enpleguaren alorrean eskuduna den sailburuirdetzaren pertsona titularra.

    3. Kontseilukideak:

      1. Hiru kontseilukide, sailburuorde edo zuzendari lerrunarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ordezkaritzan. Horien izendapena eta kargu-­uztea Eusko Jaurlaritzaren dekretuz erabakiko da, hezkuntza, industria eta ogasunaren alorrean eskudun diren sailetako titularrek proposatuta, hurrenez hurren. Aipatutako azken sailak izendatutako kontseilukideak bileretan parte hartuko du, eta hitza izango du, baina botorik ez.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteek izendatutako bost kontseilukide; elkarte horiek aplikatzekoa den araudi orokorraren arabera enpresaburuen ordezkaritza instituzionala dutenak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatuko dira.

      3. Ordezkaritzarik handiena duten erakunde eta konfederazio sindikalek izendatutako bost kontseilukide, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatuak. Kontseilukide horiek, erakunde sindikal bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan egiaztatuta duen ordezkagarritasunaren arabera proportzionalki esleitzen dira, eta edozein kasutan bermatzen da ordezkagarrienak diren erakunde eta konfederazioek Administrazio Kontseiluan presentzia izango dutela.

        Aurrekoa gorabehera, kontseilukideak izendatzeko eskubidea duen erakunde sindikalen batek ez badu inor izendatzen horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, postu horiek bere taldeko gainerako erakundeei gehiagotuko zaizkie, beren ordezkagarritasunaren arabera proportzionalki.

    4. Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia».

      Bestalde, Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuaren jardueren hasiera eta bitarteko pertsonal eta materialetarako atxikimendurako baldintzak arautzen dituen abenduaren ­28ko ­354/2010 De­kre­tuaren lehenengo xedapen gehigarrian, hauxe dio:

      1. De­kre­tu hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita hamabost eguneko epean, Administrazio Kontseiluaren batzordekideak izendatzeko betebeharra duten (Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuei jarraiki) sindikatuek eta enpresa-­erakundeek titularrak, eta hala badagokio, ordezkoak izendatzeko dagozkien erabakiak hartuko dituzte, eta baita organoaren zuzendaritzan izendapen horiek jakinarazi ere. Idazkaritzak berehala jakinaraziko dizkio hautespen-­erabakiak Enplegu eta Gizarte Gaien Saileko titularrari, Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkezteko eta bertan izendapena gauzatzeko.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuen gaur egungo ordezkagaitasunari jarraiki, Administrazio Kontseiluaren sindikatu-­taldeko bost batzordekideen hasierako banaketa honako hau da:

        Eusko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA-­STV): bi batzordekide.

        Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO): batzordekide bat.

        Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB): batzordekide bat.

        Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT): batzordekide bat.

      3. Confebask Euskal Enpresa Konfederazioari dagokio enpresaburuen ordezkaritza osatuko duten batzordekideak izendatzea.

        Lehen aipatutako xedapenaren lehenengo paragrafoan zehaztutako epea igarota, urtarrilaren ­18ko ­5/2011 De­kre­tuari jarraiki, Lanbide-­Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko izendatutako batzordekideen artean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko zuzendari den Juan José Garayar Elizondo jauna dago.

        5/2011 De­kre­tua onartu eta argitaratu eta gero, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendari den Yolanda López Fernández andrea izendatu du Juan José Garayar Elizondo jaunaren ordezko izateko.

        Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak ­2011ko apirilaren ­12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik