Euskadi.eus
  • 82/2011 DEKRETUA, apirilaren 19koa, «Margotu» gizarte-esklusioaren aurka diharduen Elkartea onura publikokotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

82/2011 DEKRETUA, apirilaren 19koa, «Margotu» gizarte-esklusioaren aurka diharduen Elkartea onura publikokotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2544
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 2011/04/19
  • Argitaratze-data: 2011/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «Margotu» gizarte-esklusioaren aurka diharduen Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-esklusioaren aurka egiten duen lanagatik.

Eskabidea egiten duen elkartea 2000ko apirilaren 12an eratu zen, eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren 2000ko maiatzaren 10eko Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS/B/08596/2000 erregistro-zenbakiarekin.

Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen ditu bere jarduerak.

Eratu zenez geroztik, bere helburu nagusia lortzearren, «Margotu» gizarte-esklusioaren aurka diharduen Elkarteak beharrezko jarduerak egiten dihardu; eta helburu nagusi hori hauxe da: gizarte-esklusioa prebenitu eta kentzea; hartarako, laneratzeko, formazioa izateko edo gizarteratzeko arazo nabarmenak dituzten kolektiboen gizarteratzea eta lanean txeratzea sustatuaz.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, «Margotu» gizarte-esklusioaren aurka diharduen Elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Osasun eta Kontsumoko sailburuak elkarrekin proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek egindako txostenak ikusirik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko apirilaren 19an bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 19a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik