- 16/2011 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu16/2011 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2925
- Xedapen-zk.: 16
- Xedapen-data: 2011/05/10
- Argitaratze-data: 2011/06/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Ekainaren 27ko 9/1997 Legeak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea arautu zuen. Lege horren 5. artikuluaren arabera, batzordeko kideak izendatzea Lehendakariaren eskumena da, nekazaritzako elkargoek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia lau urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Dena dela, batzordean ordezkari diren erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dute; eta izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Lehendakariaren abenduaren 29ko 26/2009 Dekretuaren bitartez Batzordeko kideak izendatu ziren; eta apirilaren 26ko 7/2010 Dekretuaren bidez, bere lehendakaria. Aipatutako legearen 5. artikuluan 7.az ezarritakoa betetzeko, nekazaritzako elkargoek egindako izendapena aldatu dute.
Horren ondorioz, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 10ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


