- 89/2011 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, 2011. urteko estatistika-egitaraua onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu89/2011 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, 2011. urteko estatistika-egitaraua onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2794
- Xedapen-zk.: 89
- Xedapen-data: 2011/05/10
- Argitaratze-data: 2011/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 6. atalean ezartzen duenez, euskal estatistika-plana da jarduera hori antolatzen duen tresna. Urriaren 21eko 4/2010 Legearen bidez onartu zen plan horrek biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika-Antolakundeak 2010-2012 epealdian egin beharreko estatistika-eragiketak.
Era berean, apirilaren 23ko 4/1986 Legeak berak 7. atalean xedatzen du urteko estatistika-egitarauak direla plana garatzeko eta burutzeko tresnak, eta Jaurlaritzaren dekretu bidez onartu beharko direla.
Urteko estatistika-egitarauek estatistika-eragiketen eta izaera hori duten beste jarduera zerrenda biltzen dute, eta horietako bakoitzerako, aipatutako lege horren 7. atalean zehazten diren ezaugarriak ere jasotzen dituzte banakako fitxetan.
Apirilaren 23 ko 4/1986 Legearen 7. atalean agindutakoa betez, 2011 urteko estatistika-egitarauaren egitasmoa osatu du Euskal Estatistika-Erakundeak, eta egitarau horren edukiari buruzko derrigorrezko txostena egin du Euskal Estatistika-Batzordeak. Egitasmoaren edukia Euskal Estatistika-Kontseilua / Consejo Vasco de Estadística-k aztertu du eta Euskal Estatistika-Batzordea / Comisión Vasca de Estadística-k apirilaren 23ko 4/1986ko Legearen 34.b) ataleko nahitaezko txostena eman du.
Horren ondorioz, Ekonomia eta Ogasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 10ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 7. atalean xedaturikoaen arabera, 2011. urteko estatistika-egitaraua onartzen da, zeina dekretu honen eranskin gisa doan eragiketen multzoak osatzen duen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2011. urteko estatistika-egitarauan sartutako estatistikak derrigorrean bete beharrekoak dira, estatistika-eragiketa bakoitzaren fitxan informatzaile gisa ageri direnentzat.
Lehenengoa. Dekretu honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak agintzeko ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 10ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


