- 90/2011 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011. urterako aurrekontuko 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4112 programan (Osasun Publikoa) 47.983 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu90/2011 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011. urterako aurrekontuko 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4112 programan (Osasun Publikoa) 47.983 euroko kredituak gaitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2721
- Xedapen-zk.: 90
- Xedapen-data: 2011/05/10
- Argitaratze-data: 2011/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea Departamentuak, 94/2008 Foru Arauaren bidez, diru-laguntza bat eman zion Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari «INMA-Gipuzkoa taldeko haurren segimendua, bi urterekin» izeneko proiektua gauzatzeko.
Burutu beharreko ikerketa bi urtean zehar egin da, eta diru-laguntzaren zenbatekoa, guztira, 90.667 eurokoa da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bi diru-sarreraren bidez likidatu du proiektua (guztira, 47.983 euro). Horregatik, kreditu horiek gaitu egingo dira, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Programa Azpikontzeptua Euroak
4113 415.00 47.983
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
Programa Azpikontzeptua Euroak
9119 421.02 47.983
«INMA-Gipuzkoa taldeko haurren segimendua, bi urterekin» izeneko proiektua finantzatzeko izango dira funtsak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 10ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


