- 17/2011 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko burua kentzeko eta izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu17/2011 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, lehendakariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko burua kentzeko eta izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2740
- Xedapen-zk.: 17
- Xedapen-data: 2011/05/11
- Argitaratze-data: 2011/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Gizarte Kontseilua arautzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernuan eta zuzendaritzan gizarteak parte hartzeko organo bezala.
Aipatu Legearen 71. artikuluaren arabera, kontseiluburua lehendakariak izendatuko du, unibertsitate gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak proposatu ondoren, eta izendapena lau urteko agintaldirako izango da.
Lehendakariaren urriaren 20ko 18/2010 Dekretuaren bitartez, Emilio Guevara Saleta jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu izendatu zen.
Lau urteko agintaldia igaro ez bada ere, Emilio Guevara Saleta jaunak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluburu kargutik kentzeko eskatu du.
Beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 11n.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


