- 95/2011 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, gizartean baztertuta dauden pertsonak laguntzea helburu duen «Agiantza Elkartea» onura publikokoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu95/2011 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, gizartean baztertuta dauden pertsonak laguntzea helburu duen «Agiantza Elkartea» onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2815
- Xedapen-zk.: 95
- Xedapen-data: 2011/05/17
- Argitaratze-data: 2011/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, gizartean baztertuta dauden pertsona laguntzea helburu duen «Agiantza Elkartea» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.
Eskabidea egiten duen elkartea 1991ko otsailaren 6an eratu zen, eta Justiziako sailburuordearen 1991ko martxoaren 25eko Ebazpenaz inskribatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS/B/2586/1991 erregistro-zenbakiarekin.
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.
Eratu zenez geroztik, bere helburu nagusia lortzearren, «Agiantza Elkartea» gizarte-bazterketaren aurka diharduen Elkarteak beharrezko jarduerak egiten dihardu; eta helburu nagusi hori hauxe da: pertsonarik baztertuenak gizarteratu eta laneratzea.
Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, «Agiantza Elkartea» gizarte-bazterketaren aurka diharduen Elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 17an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


