- 96/2011 DEKRETUA, zeinarekin baimendu egiten baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (visesa) Baltzu Publikoaren estatutuak aldatzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu96/2011 DEKRETUA, zeinarekin baimendu egiten baita «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (visesa) Baltzu Publikoaren estatutuak aldatzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2814
- Xedapen-zk.: 96
- Xedapen-data: 2011/05/17
- Argitaratze-data: 2011/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Azaoaren 21eko 258/1989 Dekretuaren bitartez, batetik, erabaki zen «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) Baltzu Publikoa sortzea, eta, bestetik, baltzu horren estatutuak onartzea, betiere otsailaren 6ko 29/19990 Dekretuak eta ekainaren 23ko 175/1992 Dekretuk egindako aldaketekin..
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak honako hau xedatzen du: «Zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo instituzionalaren titulartasunpekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak, biek batera, proposaturik».
«Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) Baltzu Publikoa helburua beherago zehaztutakoa da, Baltzuaren Estatutuetako 2. artikuluaren arabera eta, betiere, bat etorriaz ekainaren 23ko 175/1992 Dekretuak ezarritako idazketarekin:
Sozietatearen xede soziala hauxe da:
Etxebizitzen eta bereziki, babespen ofizialeko etxebizitzen sustapena eta horiek bereoneratzea, atala honetako c) apartatuan ezartzen denaren kaltetan gabe. Honakoak hartuko ditu jardun horrek:
Nahiz erakunde publikoarenak izan, nahiz norbanakoenak izan eta edozein era eta prozedurapean, etxebizitzatarako lurren eta ondasun higiezinen plangintza, urbanizaketa, zatiketa eta erosketa egitea, etxebizitzak sustatzeko operazioak burutzea izango dela horiek xedean.
Euskal Autonomia Erkidegoko eskakizun sozialei eta lurralde zernolakoei egokitutako ekipamendu komunitarioekin, lurren urbanizaketarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta bereoneraketarekin lotura duten eta era guztietako obra, ikerketa, proiektu, mantenimendu eta kudeaketa-lanak esleitzea kontratatzea. Horretarako, Baltzuak horien kudeaketa egiten dueneko etxebizitzak eta ekipamenduak libreki erabiltzeko bideak eskainiko dizkie horretan agintea duten erakundeei eta legezko esleipendunei.
Sorospen tekniko mailako prestazioak eta bere izakera eta jardunekin bat datozen zerbitzuak edozein eratako enpresa edo izaiki publikoei eskaintzea, kontratu bidez.
Etxebizitzei buruzko operazioetarakoak diren bereoneratze-ekintza guztiak, nahiz lurra erosi eta gertatzeari buruzkoa izan, nahiz gune historiko eta arkitektonikoak eratzea eta kontserbatzeari buruzkoak izan eta beste batzuk ere bai; bereziki, egon dauden etxebizitzen eta edozein eratako sustapen-modupeko bereoneraketak.
Teknika mailako sorospenak beste batzuetarako egitea ordainketak jasoz, eta teknika, ekonomia, industria, merkataritza, komisio edo beste izakera eta jardunekin bat datozen beste edozein jarduera burutzea.
Edozein eratako ondasun higikor edo higikaitz erostea eta saltzea, eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta jardunak burutzeko beharrezko edo komenigarriak diren eraikuntza edo edifikazio, horietan egitea.
Ondare sozialarenak diren etxebizitzen kudeaketa egitea errentamendu erregimenpean eta bai edozein eratako zesio-titulapen Baltzuari, errentamendu xedez, atxikitako beste etxebizitza batzuena ere.
Bere xedeak bete ahal izateko, honako hau ere egin ahal izango du baltzuak: etxebizitzen eraikitzea edo, hala behar denean, gisa horretako programak xedetzat dituzten nazio mailako edo atzerri mailako beste enpresa batzutan parte hartzea, Jaurlaritzaren baimena eskuratu ondoren eta kasu bakoitzean ezar daitezen baldintzen arabera.
Edozeinek parte har dezaneko erregimenpean esleituko ditu obrak eta sekula ezin gauzatu ahal izango ditu Baltzuak artez, honako printzipio hauek errespetatu beharko direla prozedura ezartzerakoan, hau da, publizitatea eta edozeinek parte hartu ahal izatea.
2011ko otsailaren 18an, Baltzuaren Administrazio Kontseiluak erabaki zuen honako hau proposatzea Batzar Orokorrari: Baltzuaren xedea aldatzea, betiere Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldez aurretiko baimena izanik, eta xede hartan sartuaz energia-zerbitzuak emateko beharrizana ere, batez ere babestutako etxebizitzak sustatzeari dagokionez.
Energia-zerbitzuen eta energiaren azken buruko erabileraren eraginkortasunari dagokionez, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko apirilaren 5eko 2006/32/EE Zuzentararuaren bidez honako eskabide-deia egiten zaio sektore publikoari: energiaren azken buruko erabileraren eraginkortasunaren arloan eredugarria izan dadila; hartarako, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartuz, eta ahalik eta epe laburrenean energia-aurrezpen handienak sortzeko neurria errentagarrienak baliatuaz.
Zuzentarau horretako zehaztapenen arabera, eginkizun eredugarria gauza dezan, sektore publikoak baditu hainbat era eta modu, eta horietarikoa da energia-eraginkortasunerako proiektu pilotak abiatzea.
Erantzukizun soziala baliatzearen markoan, Visesak zenbait sustapen aukeratu ditu; euretan, diseinuari eta eraikuntzari doakienez, energia-zerbitzuen eraginkortasun handia sortzeko sistema alternatiboak ezartzeko; eta hartarako, zerbitzuok zuzenean kudeatzea proposatzen du, betiere egoki burutu daitezen eta etxebizitzak eskuratzen dituztenak seguru izan daitezen.
Kasu batzuetan, buruzagitza hori sozietateetan parte hartuaz gauzatuko da, baldin eta sozietatearen helburua zerbitzu estrategikoak ematea bada kasurako, zerbitzu estrategikoen enpresak; eta beste kasu batzuetan, aipatu zerbitzuok zuzenean edo zeharka (azpikontratazioa) emanez.
Aipatu zerbitzuak emateko beharrezkoa da kogenerazioko eta eragingarritasun energetikoko proiektuak diseinatu, garatu, instalatu eta finantzatzea; betiere, helburu hauek erdiestearren: energia primarioaren kontsumoa murriztea, negutegi efektudun gasen isurpena murriztea, kostu operatiboak eta mantenimendukoak murriztea, eta bezeroarentzako eta oro har herritarrentzako zerbitzuen kalitatea hobetzea. Horretaz gain, proiektuari lotutako arrisku ekonomiko eta teknikoei aurre egin beharra dakar. Honako faktore hauen (partez edo osoki) arabera ordainduko dira zerbitzuak: eragingarritasun energetikoan hobekuntzak lortzea, eta itundutako errendimendu-baldintzak betetzea.
Gaur egun uste da Visesa dela lanabes juridiko egokiena gaitasun askirekin zerbitzu energetikoak sortu eta kudeatzeko, non-eta babestutako etxebizitzen bere sustapenen barruan.
Inbertsioei eta operazioak finantzatzeari dagokienez, higiezinen sustapenaren errentagarritasunaren barruan kokatu beharko dira; betiere, azken buruko kontsumitzaileentzako onuragarria delarik, besterik ezean zerbitzuaren ustiapenaz egindako inbertsioa itzuliaz.
Eta hori gauzatzeko, konpainiaren helburu soziala egokitu egin beharra dago, eman nahi zaion baltzu-jarduera berriari egokitu ere.
Horiek horrela, eta Ogasun eta Ekonomia sailburuak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 17an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
Sozietatearen xede soziala hauxe da:
Etxebizitzen eta bereziki, babespen ofizialeko etxebizitzen sustapena eta horiek bereoneratzea, atala honetako c) apartatuan ezartzen denaren kaltetan gabe. Honakoak hartuko ditu jarduera horrek:
Nahiz erakunde publikoarenak izan, nahiz norbanakoenak izan eta edozein era eta prozedurapean, etxebizitzatarako lurren eta ondasun higiezinen plangintza, urbanizaketa, zatiketa eta erosketa egitea, etxebizitzak sustatzeko operazioak burutzea izango dela horiek xedean.
Euskal Autonomia Erkidegoko eskakizun sozialei eta lurralde zernolakoei egokitutako ekipamendu komunitarioekin, lurren urbanizaketarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta bereoneraketarekin lotura duten eta era guztietako obra, ikerketa, proiektu, mantenimendu eta kudeaketa-lanak esleitzea kontratatzea. Horretarako, Baltzuak horien kudeaketa egiten dueneko etxebizitzak eta ekipamenduak libreki erabiltzeko bideak eskainiko dizkie horretan agintea duten erakundeei eta legezko esleipendunei.
Sorospen tekniko mailako prestazioak eta bere izakera eta jardunekin bat datozen zerbitzuak edozein eratako enpresa edo izaiki publikoei eskaintzea, kontratu bidez.
Etxebizitzei buruzko operazioetarakoak diren bereoneratze-ekintza guztiak, nahiz lurra erosi eta gertatzeari buruzkoa izan, nahiz gune historiko eta arkitektonikoak eratzea eta kontserbatzeari buruzkoak izan eta beste batzuk ere bai; bereziki, egon dauden etxebizitzen eta edozein eratako sustapen-modupeko bereoneraketak.
Teknika mailako sorospenak beste batzuetarako egitea ordainketak jasoz, eta teknika, ekonomia, industria, merkataritza, komisio edo beste izakera eta jardunekin bat datozen betes edozein jarduera burutzea.
Edozein eratako ondasun higikor edo higikaitz erostea eta saltzea, eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta jardunak burutzeko beharrezko edo komenigarriak diren eraikuntza edo edifikazioa, horietan egitea.
Ondare sozialarenak diren etxebizitzen kudeaketa egitea errentamendu erregimenpean eta bai edozein eratako zesio-titulapen Baltzuari, errentamendu xedez, atxikitako beste etxebizitza batzuena ere.
Batez ere etxebizitzen sustapenaren arloan, eragingarritasun energetikoa hobetzeari lotutako zerbitzu energetikoak ematea; eta horietakoan artean sar daitezke honako hauek: energia-horniketa eta -merkaturatzea, nola-eta energia-ekoizleei edo komertzializatzaileei erosiaz energia, energia kudeatuz eta instalazio kontsumitzaileak mantendu eta operatuz; guztia ere, beste inor gabe edo beste sozietate batzuen partaidetzaz, barne direlarik sozietateon kudeaketa, zuzentzea eta administrazioa.
Bere xedeak bete ahal izateko, honako hau ere egin ahal izango du baltzuak: etxebizitzen eraikitzea edo, hala behar denean, gisa horretako programak xedetzat dituzten nazio mailako edo atzerri mailako beste enpresa batzutan parte hartzea, Jaurlaritzaren baimena eskuratu ondoren eta kasu bakoitzean ezar daitezen baldintzen arabera.
Edozeinek parte har dezaneko erregimenpean esleituko ditu obrak eta sekula ezin gauzatu ahal izango ditu Baltzuak artez, honako printzipio hauek errespetatu beharko direla prozedura ezartzerakoan, hau da, publizitatea eta edozeinek parte hartu ahal izatea.
Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena izanik, Akziodunen Batzar Orokorrak delako aldaketa erabaki dezake.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 17an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


