- 101/2011 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu101/2011 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2892
- Xedapen-zk.: 101
- Xedapen-data: 2011/05/24
- Argitaratze-data: 2011/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuetako 8.2 artikuluak dioenez, bere Administrazio Kontseiluak honako kide hauek izango ditu: Osakidetzako lehendakaria eta bost kide, autonomia-erkidegoaren Administrazioaren ordezkari izango direnak. Jaurlaritzak izendatu behar ditu kide horiek; bi kide Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuko ditu, eta hiru, ordea, Osasun eta Kontsumoko sailburuak.
Administrazio Kontseilu horrek dekretu hau argitaratu arte iraun du indarrean, hain zuzen ere, 275/2009, 363/2009 eta 533/2009 Dekretuen azken zatian ezarritakoagatik. Helburu hauek lortu behar dira: karguak betetzeko pertsonak izendatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan dagokien eguneraketa egitea; hirugarren kide bat izendatzea, Osasun eta Kontsumo Sailaren kasuan, eta indarrean dagoen osaera aldarrikatzea, horrela indarrik gabe geratuko baitira, segurtasun juridikoa handitzeagatik, berritze partzialen ondorengotza historikoa eta ordezkapen-araubidea, kideen izendapenak direlako. Kontuan hartu da, bukatzeko, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak duela Kontseiluko lehendariordea eta idazkaria izendatzeko eskumena.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 24an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Andrés Araujo de la Mata eta Mercedes Fernández Simancas jaun-andreak izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide.
Honako zerrenda hau ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak kide hauek baititu, Osasun eta Kontsumoko sailburua kontseiluko lehendakaria dela:
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez izendatutako kideak:
Lehenengo kidea: Andrés Araujo de la Mata jauna, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuordea dena.
Bigarren kidea: Mercedes Fernández Simancas andrea, Aurrekontuetako zuzendaria dena.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez izendatutako kideak:
Lehenengo kidea: Jesús María Fernández Díaz jauna, Osasuneko sailburuordea.
Bigarren kidea: Olga Rivera Hernáez andrea, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordea dena.
Hirugarren kidea: José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria dena.
Lehenengoa. Indargabetuta geratzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kideen lehengo izendapen guztiak baldin eta dekretu honetan ezarritakoarekin bat ez badatoz, eta batez ere kide titularren ordezko kideen izendapenak geratzen dira indarrik gabe.
Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 24an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


