- 103/2011 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu103/2011 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2951
- Xedapen-zk.: 103
- Xedapen-data: 2011/05/31
- Argitaratze-data: 2011/06/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortu zuen.
Xedapen horren 9.a) puntuan xedatutakoari jarraiki, titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko titularrek elkarrekin eta modu arrazoituan proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluan erabakitako dekretu baten bitartez.
Era berean, zortzigarren xedapen gehigarriaren 11. puntuan aurreikusitakoaren arabera, organoko titularraren izendapen-ekitaldian berean, haren eginkizunak aldi baterako bere gain hartuko dituen, eta eskakizun berberak betetzen dituen pertsona edo pertsonak izendatuko dira, titularrik ez dagoenerako edota kanpoan edo gaixorik dagoenerako.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, hauxe
Irunen, 2011ko maiatzaren 31n.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


