Euskadi.eus
  • 106/2011 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Aiara Haraneko Industrialdea SA sozietate publikoa, xurgapen bidez, azkentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

106/2011 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Aiara Haraneko Industrialdea SA sozietate publikoa, xurgapen bidez, azkentzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 3067
  • Xedapen-zk.: 106
  • Xedapen-data: 2011/05/31
  • Argitaratze-data: 2011/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

2011ko otsailaren 16an egindako batzarretan, Lautadako Industrialdea SA eta Aiara Haraneko Industrialdea SA sozietate publikoen administrazio kontseiluek, bategiteko prozesua hastea erabaki zuten.

Lautadako Industrialdea SA sozietateak Aiara Haraneko Industrialdea SA sozietatea xurgatuaz gauzatuko da bategitea.

Xurgapen bidezko bategitea dela-eta, Lautadako Industrialdea, SA sozietateak bere egingo du xurgatutako sozietatearen ondarea, aktiboa zein pasiboa.

Xurgapen bidezko bategiteak Aiara Haraneko Industrialdea SA desagertzea ekarriko du; hori automatikoki gertatuko da, eta hura azkentzea ekarriko du. Azkentze horren kausa zuzena bategitea da.

Sozietate xurgatzailea Arabako Industrialdea SA deituko da aurrerantzean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 20.3 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo bere erakundeetako baltzu publikoak sortu eta desagerrarazteko eta eratutako baltzuetako partaide nagusi bilakatu ahal izateko edo partaide nagusi izateari uzteko, Jaurlaritzaren dekretua beharko da.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Irun, 2011ko maiatzaren 31.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik