Euskadi.eus
  • 110/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

110/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3398
  • Xedapen-zk.: 110
  • Xedapen-data: 2011/06/07
  • Argitaratze-data: 2011/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da, eta aldaketa horietako bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, 105/2007 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, Analisi Funtzionalen prozesuaren ondorioz.

105/2007 Dekretuaren aurka, administrazioarekiko hainbat auzi-errekurtso aurkeztu dira, eta zenbaitetan, errekurtso horiek osorik edo partez baiesteko epaiak eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak; aurkaratutako dekretua partez baliogabetu duten epai horiek honako hauek izan dira: 2010eko ekainaren 7koa, 2010eko ekainaren 24koa, 2010eko uztailaren 1ekoa, 2010eko azaroaren 16koa eta 2010eko azaroaren 30ekoa; epai horiek administrazioarekiko auzi-errekurtso hauen gainean eman ziren, hurrenez hurren: 1562/07, 1334/07, 1269/07, 1422/07 eta 1565/07.

Funtzio Publikoko zuzendariak 2010eko irailaren 13an, eta 2011ko urtarrilaren 17an eta martxoaren 9an emandako ebazpenen bidez, epai horiek betearazteko agindu zuen. Bestalde, epai horien epaitzaren berri jakinarazi zen, honako egun hauetan emandako ediktuen bidez: 2010eko uztailaren 16a, 2010eko irailaren 1a eta 2011ko urtarrilaren 18a (2010eko irailaren 27ko EHAA, 2010eko urriaren 29ko EHAA, 2010eko azaroaren 3ko EHAA, 2011ko otsailaren 14ko EHAA eta 2011ko otsailaren 16ko EHAA).

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen du ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua; bada, azken dekretu hori partez baliogabetzen duten epaiak behar bezala betearazteko, Lanpostuen Zerrena aldatu beharra dago, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz. Aldaketa horrek funtzionarioen zenbait lanposturi eragiten die, honako sail hauetan: Herrizaingo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Bestalde, aipatutako epaiak betearaztearen ondorioz Lanpostuen Zerrendan eragindako aldaketak administratiboak nahiz, hala badagokio, ekonomikoak 2007ko uztailaren 1etik jarriko dira indarrean, hau da, partez baliogabetu den dekretu horren ondorio-egunetik aurrera.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek 2007ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 7an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik