Euskadi.eus
  • 111/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailera atxikitako Alokabide SA sozietate publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

111/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailera atxikitako Alokabide SA sozietate publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 3288
  • Xedapen-zk.: 111
  • Xedapen-data: 2011/06/07
  • Argitaratze-data: 2011/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren ­23ko ­130/1999 De­kre­tuak zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-­taldekideen estatutu pertsonala arautu zuen. De­kre­tu horrek ­3. artikuluan agintzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako erakundeak atxikita dituzten sailetako titularren proposamenez, erakunde horietako zuzendaritza-­taldekideen zerrenda onartuko du dekretu bidez.

Artikulu horren arabera, halaber, Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu behar dituen proposamen horiek erabaki bidez hartuko dituzte, urtero, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako enteetako organo artezkariek edo administrazio kontseiluek; eta, erabakietan bertan, dekretu honen ondorioetarako zuzendaritza-­taldekidetzat zeintzuk jotzen diren zehazten dituen zerrendak agertuko dira.

Horrela bada, Alokabide SA sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak, ­2011ko martxoaren ­28ko Akordioaren bidez, zuzendari nagusia sozietate horretako zuzendaritza-­kidetzat jo du.

Horren ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak ­2011ko ekainaren ­7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Artikulua bakarra. Alokabide SA sozietate publikoaren zuzendaritza-­taldekideen zerrenda onartzea, otsailaren ­23ko ­130/1999 De­kre­tuak aurreikusitako ondorioetako. Hona zerrenda osatzen dutenak:

Sozietateko zuzendaria.

De­kre­tu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-­Gasteizen, ­2011ko ekainaren ­7an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik