Euskadi.eus
  • 125/2011 DEKRETUA, ekainaren 14koa, enpresa finantziazioa gauzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa garatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

125/2011 DEKRETUA, ekainaren 14koa, enpresa finantziazioa gauzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 3287
  • Xedapen-zk.: 125
  • Xedapen-data: 2011/06/14
  • Argitaratze-data: 2011/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

  1. Egungo krisi ekonomikoa bereizten duen ezaugarrietako bat honako hau da: Euskadiko enpresa-­sektorea finantzatzeko ohiko iturriak, merkataritza-­trafiko arruntari lotuta daudenak, nabarmen uzkurtu izana.

    Finantziazio-­gabezia hori arintzeko, ­2009. eta ­2010. urteetan abalen programa bat proposatu zen -­otsailaren ­16ko ­52/2010 De­kre­tua, martxoaren ­16ko ­51. ­EHAAn argitaratua-­. Programa hori gure ekonomiarako eta enplegurako ezinbestekoa den enpresen kolektibora, bereziki, bideratutako kapital zirkulatzailea finantzatzeko zen. Enpresa horiek, beraiek bakarrik edo beste batzuekin batera, proiektu garrantzitsuetan sar zitezkeen, gehienak nazioarteko merkatuan, eta proiektu horiek garatzeko eta gauzatzeko beste eskari bat gehitzen zieten Euskadin zituzten hornitzaileei.

    Enpresa traktoreek gauzatzen duten eragiketa mota horrek asko lagundu du gure industria-­sareak jarraitutasuna izan dezan produkzio-­ eta enplegu-­alorretan.

    Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak jabetuta daude aipatutako problematikaz, eta enpresa-­sektore osoari gure Autonomia Erkidegoaren funtsezko oinarri gisa eustearen aldeko jarrera aktibotik abiatuta, nahitaezkotzat hartu zuten ezohiko jardun bati ekitea elkarrekin. Jardun horren bitartez, enpresa-­proiektu batzuei erantzun zitzaien, hain zuzen ere beren sektorean, eskualdean, ekonomian eta gizartean duten garrantzia zela-­eta horrelako neurrien premia zuten proiektuei.

    Erregimen hori EEren Itunaren ­87. artikuluaren ­3. idatzi-­zatiko b) letran eta Batzordearen Komunikazioaren ­4.2.2 atalean -­«Estatuko laguntza-­neurriei aplikatu beharreko Erkidegoko denborazko esparrua, egungo krisialdi ekonomikoaren eta finantza-­krisiaren testuinguruan finantziazioa lortzen laguntzeko» (2009-­04-­07ko EO C ­83, ­8. orria)-­ oinarritzen da. Komunikazio horren bitartez, laguntza bateragarriak emateko aukera dago, ­500.000 euro gehienez ere, ­2010aren amaiera arte.

    Programa horren balantzea biziki positiboagoa izan da. ­200 milioi euro inguru eman dira abaletan; horri esker, baliabide-­bolumen garrantzitsua mobilizatu da proiektu edo eskariak gauzatzeko, ­1.000 milioi eurotik gorako zenbatekoarekin. Hori horrela, ­14.000 enplegu inguru egonkortu dira, eta gutxi gorabehera ­21.500 langile dituzten ­2.400 enpresarengan baino gehiagorengan eragindako efektua izan du.

    Horretaz gain, neurri horri esker enpresa onuradun gehien-­gehienek, zailtasunak zailtasun, areagotu egin dute jarduera-­maila, ­2010. urtearen hasieran aurreikusten zena baino erritmo biziagoan. Hartara, EAEren ekonomiari hazten lagundu diote.

  2. ­2011. urtean euskal ekonomia % ­1,5 haziko dela aurreikusten da. Eskaintzari dagokionez, ­2011n sektore ekonomiko guztiek -­eraikuntzak izan sheik-­ ekarpen positiboak egingo dizkiote hazkundeari, baina industriaren sektorea izango da hazkunde ekonomikoaren buru. Euskal industria ekonomiaren trakzio-­motorra izango da eta % ­2,2, inguruko hazkundeak izango ditu; ­2007. urtetik ez zen tasa horietara iritsi industriaren sektorea. Dena den, krisialdi ekonomiko handiaren ondoko goraldi hori luzea eta geldoa izango da eta arrisku jakin batzuk ere ekarriko ditu, besteak beste, finantza-­merkatuaren zurruntasunaren eraginez eta, bereziki, finantzaketa-­mugengatik eta kredituen baldintzengatik.

    Europako Batzordeak aipatu duenez, goraldi ekonomikoa ­2010. urtearen hasieran hasi eta arian-­arian gertatu da urte hasieran aurreikusten zena baino erritmo biziagoan. Goraldia ahula eta ezegonkorra da oraindik Batasunean, baina hainbat Estatu Kidetan hazkunde-­tasa txikiak edo baita sendoak ere erregistratu dira.

    Hala ere, Batzordeak esandakoari jarraiki, herrialde eta merkatuen segmentu jakin batzuen garapenaren gaineko ziurgabetasunak bere horretan dirau. Finantzaketaren etorkizuneko bilakaera ez da ziurra oraindik eta baliteke banku-­sistema prest ez egotea goraldiari eusteko kreditu-­eskariak berriz ere gora egiten duenean.

  3. Finantza-­merkatuen hegazkortasun handia eta aurreikuspen ekonomikoen gaineko ziurgabetasuna kontuan izanik, Batzordearen ustez merkatu-­baldintzek justifikatzen dute egun Denborazko Esparruan aurreikusitako neurri jakin batzuk ­2011. urte amaierara arte luzatzea (2011.01.11ko EBAO C ­6/7).

    Batasunaren Denborazko Esparru hori egungo krisialdi ekonomiko eta finantzarioaren testuinguruan finantzaketa lortzen laguntzeko Estatuko laguntza-­neurriei aplikatu behar zaie eta ­2011ko abenduaren ­31ra bitarte egongo da indarrean. Alabaina, Denborazko Esparru «berri» horretan baldintza zorrotzagoak finkatu dira krisialdiaren testuinguruan salbuespeneko neurriak arian-­arian ezabatzeko trantsizioa bermatzearren.

    Praktikan, horrek zera esan nahi du:

    Gehienez ere ­500.000 euroko zenbateko mugatuko laguntza-­neurria ez da luzatuko ­2010eko abenduaren ­31 baino geroago. Neurri hori ezabatu egin da.

    Gainerako neurriei -­besteak beste, bermeak ematea-­ eutsi egin zaie baina baldintza zorrotzagoekin.

    Gainera, krisian dauden enpresak Denborazko Esparruaren aplikazio-­eremutik kanpo geratuko dira oraindik ere.

    Denborazko Esparru «berriaren» arabera, Estatuko laguntza mota hori barne-­merkatuarekin bateragarritzat hartuko du Batzordeak, EBFTaren ­107. artikuluko ­3. idatzi-­zatiaren b) letrari jarraiki, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

    1. ETEen kasuan, Estatu Kideek % ­15era bitarteko murrizketa egingo dute ordaindu beharreko urteko priman, eranskinean xedatutako babes-­xedapenen arabera emandako berme berrietarako;

    2. enpresa handien kasuan, Estatu kideek berme berrietarako urteko prima eranskinean xedatutako babes-­xedapenetan oinarrituta kalkula dezakete;

    3. Batzordeak hainbat metodo onartuta ditu jada, Batzordeak laguntzen arloan finkatutako araudiaren antzekoak direlako; beraz, berme-­erregimenetan bildutako laguntza-­elementua Batzordeak jada onartutako metodoen arabera kalkulatzen denean, murrizketa ETEek berme berriengatik ordaindu beharreko urteko primaren % ­15era bitartekoa izango da;

    4. maileguaren gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu enpresa onuradunaren urteko soldata-­kostuen guztizkoa (karga sozialak eta enpresaren eremuan lan egin bai, baina azpikontratatutako enpresa baten nominan dauden langileen kostua barnean hartuta) ­2010. urtean. ­2010eko urtarrilaren ­1etik aurrera sortutako enpresen kasuan, maileguaren gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu jarduerako lehen bi urteetarako kalkulatutako urteko soldata-­kostua; inbertsioetarako maileguei dagokienez, gehieneko mailegua kalkulatzeko garaian EB ­27aren batez besteko eskulan-­kostuetan oinarrituta egitea aukera dezakete Estatu Kideek;

    5. bermeak, gehienez ere, ­2011ko abenduaren ­31ra bitarte eman ahal izango dira;

    6. bermeak ezin izango du gainditu maileguaren % ­80, maileguaren indarraldi osoan;

    7. ETEen kasuan, bermea inbertsioko edo kapital zirkulatzaileko mailegu batekin loturik egon daiteke; enpresa handien kasuan, bermea inbertsioko mailegu batekin baino ezin da loturik egon;

    8. ETEen kasuan, bermearen primaren murrizketa gehienez ere bi urtez aplikatu ahal izango da bermea eman ondoren; azpiko maileguak bi urte baino gehiago irauten baldin badu, Estatu Kideak -­gehienez ere beste zortzi urtez-­ eranskinean xedatutako babes-­primak eskatu ahal izango ditu, murrizketarik gabe; enpresa handien kasuan, Estatu Kideek eranskinean bildutako babes-­xedapenak aplikatu ahal izango dituzte gehienez ere ­10 urtez;

    9. krisian dauden enpresak neurriaren aplikazio-­eremutik kanpo geratu dira.

  4. Ezohiko Programa horrek aplikatu beharreko Erkidegoko Zuzentarauak kontuan hartu eta errespetatzen ditu eta Europako Erkidegoak ezarritako laguntza-­tipologiara egokituta dago, baita laguntza horiek baimentzeko oinarrizko baldintzetara ere.

    Ildo horretatik, Europar Batasuneko Batzordearen ­2011ko maiatzaren ­31ko Erabakiaren bidez, SA.32986 (2011/N) -­ España zenbakiko Estatuko laguntza onartu da Espainiarako. Laguntza horri «laguntza bateragarrirako zenbateko mugatuak emateko laguntzarako denborazko erregimena (N68/2010, N157/2010 Estatu Laguntza)» deritzo. Baimendutako erregimenaren helburua honako hau zen: finantza-­krisiaren eta krisi ekonomiko globalaren ondorioz bat-­batean sortutako gabeziaren edo krediturik ezaren eraginpean dauden enpresei denborazko laguntza ematea. Egungo enpleguari eusten lagunduz eta, beharbada, baita enplegu berriak sor daitezen sustatzen ere.

    Erregimen hori EBFTaren ­107. artikuluaren ­3. idatzi-­zatiko b) letran eta Batzordearen Komunikazioaren ­2.2 atalean -­«Estatuko laguntza-­neurriei aplikatu beharreko Batasuneko denborazko esparrua, egungo krisialdi ekonomikoaren eta finantza-­krisiaren testuinguruan finantziazioa lortzen laguntzeko» (2011-­01-­11ko EBAO C ­6/5)-­ oinarritzen da. Komunikazio horren bitartez, mailegu-­bermeen diru-­laguntza bat ematea ahalbidetzen da ­2011. urtearen amaiera arte, denboraldi mugatu batean.

    Ezohiko programa horretan ­2010ean aplikatutako jardun-­irizpideei eutsi zaie; hona hemen nabarmenenak:

    Laguntzaren salbuespen-­irizpidea, eskabideak izapidetzeko onartu aurretik hainbat ezaugarri betetzea eskatzen delako.

    Laguntza finalistaren kontzeptua, proiektu, eskaera edo kontratu jakin batentzat.

    Abal publikoaren figura laguntza lortzeko baliabide orokor gisa erabiltzea, Finantza Erakundeen finantziazioa lortze aldera.

    Aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta bideratzeko beharrezkotzat hartzen den informazio eta dokumentazio oro aurkezteko obligazioa.

    Enpleguari eutsiko zaiola adierazten duen idazki bidezko konpromisoa.

    Abal publikoaren bitartez lortutako finantza-­baldintzak hornitzaileei besterenduko zaizkiela adierazten duen idazki bidezko konpromisoa.

    Eusko Jaurlaritzaren aurretiazko baimena izan behar da, baldin eta akzioak hirugarren alderdiei eskualdatzen bazaizkie, eta horrek enpresaren kontrola aldatzea badakar.

    Aurkeztutako proiektuak, eskaerak edo kontratuak ebaluatzeko metodologia. Adierazitako metodologiak, alde batetik, enpresa-­proiektuaren tratamendu unitarioa tratatzeko printzipioak jarriko ditu abian; beste alde batetik, enpresak jasotako laguntza guztiak kontuan hartuko dituen leihatila bakarra izango da, eta, azkenik, aurkeztutako proiektuarekiko adostasuna eta bideragarritasunari buruz Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako industria-­ebaluazioa egingo du, baita finantza-­ebaluazioa ere.

    Ezohiko programa hori erakunde artekoa denez gero, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek honako hau erabaki zuten, aho batez: Ezohiko Programa horren ohiz kanpoko izaerari eustea, Europako Batzordeak finkatutako betekizunetara egokituta, baita Euskadiko Administrazio Publiko guztien konturako finantziazioa eredu orokorraren arabera egingo zela ere, murrizketa berezia aplikatuz eta betiere Baliabideen banaketarako eta Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko ­2007-­2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko martxoaren ­23ko ­2/2007 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriarekin bat etorriz.

    Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak ­2011ko otsailaren ­15eko bileran berretsitako akordio horren arabera, ­2011. urtean eman beharreko abalen gehieneko zenbatekoa EAEko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezarri da, eta egon litezkeen kobraezinen kostua inplikatutako administrazioen artean banatuko da, honako proportzio honetan: % ­30 Foru Aldundiek ordainduko dute, eta gainerako % ­70a Eusko Jaurlaritzak.

    Horren ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak elkarrekin proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak ­2011ko ekainaren ­14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

De­kre­tu honen xedea honako hau da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei edo enpresa-­taldeei abal publikoak emateko Ezohiko Programa ezartzea, industria-­sareari eta enplegu-­sareari eusteko oso garrantzitsua izanik, azken enpresa horiei banku-­finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko, eta beste alde batetik, finantziazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.

  1. ­2011. urtean eman beharreko abalen gehieneko zenbatekoa ­200.000.000. euro da eta Euskal Autonomia Erkidegoko ­2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren ­23ko ­5/2010 Legearen ­15. artikuluan finkatutako zenbatekoaren barruan baimenduta dago.

  2. Programaren helburua da laguntzak eskatzen direnetik ematen direnera arte ahalik eta denbora laburrena igarotzea, eta, beraz, laguntzak ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, eta laguntzek dagokion urteko deialdian zehaztutako eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoa edo, hala badagokio, eguneratutako zenbatekoa gainditzen badute, administrazioko ebazpen bidez ukatuko dira.

  3. Horregatik, lehen adierazitako guztizko zenbatekoa agortzen bada, inguruabar hori iragartzeko, Industria eta Energiako sailburuak administrazio-­ebazpena emango du, baliabideak zein egunetan agortu diren adieraziz, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  4. Era berean, dekretu honetan eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoaren igoera, hala badagokio, Industria eta Energiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez aplikatuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

  1. De­kre­tu honen arabera garatu den Ezohiko Planean aurreikusitako laguntzak industria-­sareari eta enplegu-­sareari eusteko garrantzi berezia duten enpresei edo enpresa taldeei zirkulatzailearen inguruko eragiketa jakin batzuk finantzatzeko abal publikoak emanez gauzatuko dira.

  2. ETEei dagokienez, inbertsioa edo kapital zirkulatzailea finantzatzearekin loturik egongo da abala; enpresa handiei dagokienez, abala soilik inbertsioaren finantzaketarekin loturik egongo da.

  3. Enpresa handi bat eta ETE bat bereizteko enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Europako Batzordearen ­2003ko maiatzaren ­6ko Gomendioan (2003-­05-­20ko EBAO, L ­124/36) edota hori ordeztu edo aldatuko duten xedapenetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

    Bereziki, enpresa txiki eta ertainen kategoria honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresek osatzen dute:

    ­250 langile baino gutxiago biltzen dituztenek.

    Urteko negozio-­bolumena ­50 milioi eurotik gorakoa ez duten enpresek edo urteko balantze orokorra ­43 milioi eurotik gorakoa ez dutenek.

    Zuzenean edo zeharka beste enpresa baten edo batera beste enpresa batzuen % ­25etik gorako partaidetza ez izatea, horietakoren batek aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez badu.

  1. Lantokia eta/edo eraginpeko ustiapena Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak izan daitezke Ezohiko Programaren onuradunak, betiere artikulu honetako ­3. eta ­4. paragrafoetan ezarritako salbuespenak izan ezik, baldin eta:

    eragin traktore edo enplegurako eragin berezia duten inbertsio-­proiektuak, eskaerak edo kontratuak aurkezten badituzte.

    beren inbertsio-­proiektuak, eskaerak edo kontratuak beren baliabideak erabiliz finantzatzeko zailtasunak dituzten enpresak edo enpresa-­taldeak badira, eta egungo finantza-­krisia dela medio behar duten finantzazioa lortu ezin dutenak badira.

    egun bizi duten egoera ekonomikoa eta finantza-­egoera nahiz etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta, abalatutako finantza-­eragiketa itzultzeko behar adinako ahalmena duela ondoriozta badaiteke.

  2. Krisialdian ez dauden enpresei soilik emango zaie laguntza.

  3. De­kre­tu honetan ezarritako laguntza industria-­enpresei aplikatuko zaie, Denborazko Esparruaren ­2.2 e) eta g) ataletan -­«arrantza» eta «lehen mailako nekazaritza-­produkzioa», hurrenez hurren-­ ezarritako sektore-­arloko salbuespenak izan ezik.

  4. Halaber, ez zaio aplikatuko ez esportaziorako laguntzari ezta inportatutako produktuaren aurrean produktu nazionalei babesa ematen dieten laguntzei ere, Denborazko Esparruaren ­2.2 f) atalean ezarritakoa aplikatuz.

  5. Kanpoan geratuko dira berreskuratzeko agindu baten zain dauden enpresak ere, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-­merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

  6. De­kre­tu honek arautzen dituen abalak enpresa onuradunei eman aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako laguntzen edo diru-­laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa-­ edo zehapen-­prozedura amaitzea.

  7. Laguntzen onuradun izateko, enpresa eskatzaileak ez du egon behar zigor-­ eta administrazio-­arloko diru-­laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren ­18ko ­4/2005 Legearen arabera sexu-­diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta.

  1. Enpresa bat krisi-­egoeran dagoela esango dugu baldin eta baldintza hauek betetzen baditu:

    Enpresa handiei dagokienez, krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruz Erkidegoko Zuzentarauen ­2.1 puntuan definituta dagoenaren arabera. (2004.10.01eko ­2004/C ­224/02 EBAO).

    ETEei dagokienez, Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren (KAEO) ­1. artikuluaren ­7. idatzi-­zatian definituta dagoenaren arabera. (2008.08.09ko L ­214/3 EBAO).

  2. Hasiera batean, eta tamaina edozein izanik ere, enpresa bat krisi-­egoeran dagoela esango dugu honako zirkunstantzia hauen arabera:

    1. bazkideek erantzukizun mugatua duten sozietate bat izanik, sinatutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu bada, eta kapital horren laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

    2. erantzukizun mugagabea duen sozietatea izanik, sozietate horren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertu bada, sozietatearen liburuetan azaltzen denaren arabera, eta funtsen laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

    3. enpresa mota guztiei dagokienez, porrot-­ edo kaudimengabezia-­prozeduraren eraginpean hartzeko baldintza guztiak betetzen badituzte.

Honako hauek izango dira finantza daitezkeen proiektuak: dituzten ezaugarriak direla medio gauzatzeko finantziazio lotu nabarmena behar duten inbertsio-­proiektuak, eskaerak edo kontratuak.

Nolanahi ere, De­kre­tu honetan ezarritako laguntza lortzeko, proiektuak, eskaerak edo kontratuak sektore-­arloan eta enplegu-­arloan bultzada berria emateko daukan irismen estrategikoa eta garrantzi berezia hartuko dira kontuan.

Honako alderdi hauekin lotura duten proiektuak hartuko dira finantzagarritzat:

Inbertsio-­proiektu, eskaera edo kontratuak gauzatzeko enpresa-­arloko itunak edo ekimenak elkarrekin osatzen badira, eta horrekin merkatu berriak irekitzen badira eta Euskadiko enpresa-­sarea nazioartean birkokatzen bada.

Berregituratzeko neurriak aplikatu dituzten enpresek lortutako proiektu, eskaera edo kontratuak, baita proiektu, eskaera edo kontratuaren ondorioz enplegua hobetzeko, finkatzeko eta garatzeko plana izango duten enpresak ere.

Euskadiko enpresa-­sarean ehuneko garrantzitsuetan zuzeneko trakzio-­eragina duten inbertsio-­proiektuak, eskaerak edo kontratuak.

Inplikatutako hornitzaile-­katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak biltzen dituzten inbertsio-­proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen praktika txarrak eta horrek eragiten duen finantza-­estutasuna eramatea haiengana.

  1. De­kre­tu honen arabera emandako finantza-­abalek enpresa onuradunen diru-­arriskuak bermatuko dituzte Finantza Erakundeen aurrean. Diru-­arrisku horiek laguntzaren xede diren inbertsio-­proiektuak, eskaerak edo kontratuak gauzatzeko behar diren finantza-­eragiketen ondorioz sortzen direnak dira.

  2. Abalaren zenbatekoa inbertsio-­proiektuarekin, eskaerarekin edo kontratuarekin lotutako finantza-­eragiketaren nominalaren % ­30 izango da, oro har. Abala abalatutako zenbateko nominalera luzatuko da gehienez eta zenbateko horren interesen ­6 hilabetera gehienez.

    Nolanahi ere, abalatu beharreko maileguaren gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu enpresa onuradunaren ­2010erako urteko soldata-­kostuen guztizkoa, karga sozialak eta enpresaren eremuan lan egin bai, baina azpikontratatutako enpresa baten nominan dauden langileen kostua barnean hartuta. ­2010eko urtarrilaren ­1etik aurrera sortutako enpresen kasuan, abalatu beharreko maileguaren gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu jarduerako lehen bi urteetarako kalkulatutako urteko soldata-­kostua.

  3. Irizpide orokortzat hartuta, abalaren epea ­24 hilabete izango da; epe hori gainditu ahal izango da inbertsio-­proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren bideragarritasunak edo iraupenak halakorik justifikatzen badute.

  4. Abalek abalaren komisioa edo prima sorraraziko dute urtean Eusko Jaurlaritzaren alde, baina ez da ezein komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko. Zenbateko hori aldez aurretik kitatuko da abal-­eragiketa formalizatu zen urteurren bakoitzean, abalatutako finantza-­eragiketaren saldo biziaren gainean.

  5. Abalaren komisioa edo urteko prima honela kalkulatuko da: II. eranskinean erabakitako babes-­xedapenen arabera.

    ETEen kasuan, urteko priman % ­15eko murrizketa aplikatuko da gehienez ere ­24 hilabetez.

  6. Enpresa onuradunaren erantzukizun pertsonala alde batera utzita, Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Zuzendaritzak abala emateko beharrezkotzat hartzen dituen kontrabermeak eskatu ahal izango ditu.

  7. Bermeen Erregistroko organo kudeatzaile izaki eta Euskal Autonomia Erkidegoak bermeak emateari buruzko martxoaren ­18ko ­54/1997 De­kre­tuaren ­3.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Zuzendaritzak txostena egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzen azaroaren ­8ko ­8/1996 Legearen ­37. artikuluan finkatutako muga ez agortzeari buruz eta eragiketaren ezaugarri ekonomiko-­finantzarioei buruz. ­12. artikuluan aipatzen den Ebazpen-­proposamena onartu ahal izateko, txosten horrek aldekoa izan beharko du.

  8. Abalatutako finantza-­eragiketak eurotan egingo dira. Atzerriko monetan formalizatu nahi badira, Ekonomia eta Ogasun Sailaren baimena beharko da nahitaez, eta Finantza Zuzendaritzaren aldeko txostenean esanbidez adierazi beharko da hori guztia.

De­kre­tu honetan arautu eta deialdia egindako laguntzak publizitate-­, lehiatze-­ eta objektibotasun-­printzipioei jarraituz emango dira, betiere espedientea osatuta dagoen unearen arabera, deialdiaren teknika erabili gabe, De­kre­tu honetako ­2.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  1. De­kre­tu honi jarraiki, De­kre­tu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko baldintzak betetzen dituztenek eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzara bidali behar dituzte, eta zuzendaritza horretan bertan aurkeztu beharko dituzte (Gasteizko Donostia ­1, PK ­01010, Araba), sail horretako Lurralde Bulegoetan, edo azaroaren ­26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen ­30/92 Legearen ­38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

  2. Eskaerak aurkezteko epea ­2011ko abenduaren ­15ean amaituko da, adierazitako zenbatekoa agortzen ez den bitartean.

  3. De­kre­tu honetan bildutako laguntzak ­2011ko abenduaren ­31ra bitarte eman ahal izango dira, Denborazko Esparruaren ­4.2.2 puntuaren f) letran ezarritakoa aplikatuz. Esparru hori Estatuko laguntzei buruzko neurriei aplika dakieke gaur egungo krisialdi ekonomikoaren eta finantza-­arlokoaren testuinguruan finantziazioa lortzeko (2011.01.11ko EBAO C ­6/10).

  4. Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskaera.

  5. Enpresa eskatzaileak, I. eranskinean azaltzen den eskabidea betetzeaz gain, memoria bat erantsi beharko du. Memoria horretan honako informazio hau bilduko da gutxienez:

    Azken urteotan enpresak izan duen bilakaera, eta, hala badagokio, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko barruan zer neurri hartu diren jakinaraziko da.

    1. Enpresak bere bitartekoak erabiliz inbertsio-­proiektuari, eskaerari edo kontratuari ezin diola aurre egin egiaztatzen duen txostena. Adierazitako txostenean zehaztu beharko da enpresak eta langileek zer ahalegin egin dituzten azken bi urte hauetako dibidenduak banatzeko politikari eta soldata-­politikari dagokionez, baita ondorengo bi urteetarako aurreikusitako politikari dagokionez ere.

    2. Merkatuaren bilakaeraren inguruko hipotesien azterketa, merkatu-­azterketatik ateratzen direnena.

    3. Enpresa Euskadiko enpresa-­sarean sartzea: bere trakzio-­eragina.

    4. Enpresa eta bere nazioartekotze-­maila.

    5. Salbuespenezko esku-­hartzearen oinarria den inbertsio-­proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren deskribapena.

    6. Bermatu beharreko eragiketa nagusiari buruzko memoria ekonomikoa eta finantza-­arlokoa. Inbertsio-­proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren ondorioz zirkulatzailea finantzatzeko sortzen diren premien deskribapena.

    7. Abalatu beharreko finantzaketa-­eragiketa(k) formalizatzeko baldintzak.

    8. Finantziazio Baldintzak, enpresa hornitzaileei bideratuak, baldintza horiek betetzeko konpromisoa hartuta.

    9. Emaitza Kontuen Aurreikuspena hiru urteetarako (2011-­2012-­2013) eta sentsibilitate-­azterketa bat merkatuaren bilakaerari buruzko hainbat hipotesi oinarri hartuta.

    1. Abala formalizatu ostean, eta data horretatik zenbatzen hasita hiru urteko epean enpresak edo enpresa-­taldeak Eusko Jaurlaritzari aurretiazko baimena eskatuko diolako konpromisoa, baldin eta hirugarrenei akzioak besterentzen bazaizkie eta horrek kontrol-­aldaketa badakar.

  6. Honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    1. Enpresa eskatzailea eratu zeneko eskrituraren fotokopia, eta hala badagokio, enpresa horrek izandako aldaketena.

    2. Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

    3. Eskatzailearen ordezkatze-­ahalordearen fotokopia.

    4. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.

    5. Zerga-­betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.

    6. Azken bi ekitaldietako Urteko Kontu Ikuskatuen fotokopia; horiek izan ezean, Sozietate Zergaren azkeneko bi aitorpenak.

  7. Interesduna edozein motatako enpresa-­taldea baldin bada, eskaera bakarra aurkeztuko da; taldea osatzen duen enpresa batek -­partaidetzaren ehuneko handiena duelako edo beste edozein arrazoirengatik-­ eragiketaren martxa onerako beharrezkoak diren Administrazioarekiko elkarrizketa-­ eta harreman-­funtzio guztiak bere gain hartu beharko ditu.

    Hori guztia esanbidez adieraziko da eskaeran; enpresa arduradunak ez ezik, gainerako enpresa parte-­hartzaile guztiek ere sinatu beharko dute eskaera.

    Eskaerarekin batera artikulu honen ­5. eta ­6. idatzi-­zatietan aipatutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da, taldea osatzen duen enpresa bakoitzari dagokionez.

    Horretaz gain, jakinarazpenei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen ­33. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

  8. Enpresa eskatzaileak eskaeran gezurrezko daturen bat jartzen badu, eta, bereziki, eskaeran bildutako erantzukizun-­adierazpenetan, administrazio-­zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-­araubideari jarraituz.

  9. Nolanahi ere, aurkezten diren eskaerak behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat joko dituen dokumentu eta/edo argibide guztiak eskatu ahal izango dizkio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzak enpresa eskatzaileari.

  10. Dagoeneko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez zertan aurkeztu. Kasu horretan, noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskaeran, azaroaren ­26ko ­30/1992 Legearen ­35. artikuluko f) idatzi-­zatian ezarritako baldintzak beteta. Lege hori urtarrilaren ­13ko ­4/1999 Legeak aldatu zuen.

  11. Eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-­eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren ­24ko ­10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzak oker, akats edo hutsen bat atzematen badu aurkeztutako eskaeran, enpresa eskatzaileari jakinaraziko dio eta ­10 eguneko epea emango dio akatsa zuzen dezan; era berean, hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela adieraziko dio. Epe hori igarotakoan zuzendu ez badu, Industria Garatzeko zuzendariak ebazpena emango du eskatzaileak eskaeran atzera egin duela adierazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legearen ­42. eta ­71.1 artikuluetan (urtarrilaren ­13ko ­4/1999 Legeak aldatu zuen) aurreikusitakoaren arabera.

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren ­2010eko otsailaren ­12ko Akordio bidez eratutako Jarraipen eta Ebaluazio Batzordeari dagokio De­kre­tu hau aplikatuz ematen diren abalen jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Funtzionamenduari dagokionez, Batzorde horrek berak hartutako erabakietan aurreikusitakoa bete beharko da. Aurreikusi gabeko kasuetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen II. tituluko II. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Industria Garatzeko Zuzendaritzak jasotako abal-­eskaera bakoitzaren eta ebazpen-­proposamenaren kopia bana bidali beharko die Batzordea osatzen duten kideei. Era berean, enpresa onuradunek betebeharrak betetzen dituztela adierazten duten txostenak bidaliko ditu, baita atzemandako ez-­betetzeak eta kasu horretan aplikatu beharreko neurriei buruzko proposamena ere.

  1. Industria eta Energia Sailburuordetzak administrazio-­ebazpena eman eta jakinaraziko du hiru hilabeteko gehieneko epean, betiere eskatutako dokumentazio guztia jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ebazpen horretan abalaren gehieneko zenbatekoa, epea eta beste baldintza batzuk, baldin eta baleude, ezarriko dira eta aplikatuko den Erkidegoko araudia ere zehaztuko da.

    Aurreko paragrafoan adierazitako epea amaitutakoan ebazpena eman eta jakinarazi ez bada, enpresak bere eskaera baietsi dutela ulertu dezake, administrazioko erakunde eskudunak eskatutako abalari buruzko esanbidezko ebazpena erabakitzeko duen betebeharra alde batera utzi gabe, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legearen ­44. artikuluan (urtarrilaren ­13ko ­4/1999 Legeak aldatu zuen) ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, eskaerak ez baditu betetzen abalak lortzeko betekizunak, eskatutako abala ukatzeko ebazpena emango du Industria Garatzeko zuzendariak.

  2. Ebazpen horrek ez du administrazioko bidea amaituko; beraz, bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, azaroaren ­26ko ­30/1992 Legeak ezarritako epean eta moduan. Adierazitako Lege hori urtarrilaren ­13ko ­4/1999 Legeak aldatu zuen.

  3. Abala emateko Ebazpenen eskatzaile bakoitzari jakinaraztea bazter utzi gabe, emandako abalen onuradunen zerrenda eta abalen zenbatekoa argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bakoitzari dagokion zenbatekoa adierazita, azaroaren ­11ko ­1/1997 Legegintza De­kre­tu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren ­49.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  1. Abala emateko Ebazpena jakinarazi ostean, bermatzen den finantza-­eragiketa formalizatu egingo da hilabeteko epean gehienez ere.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoak bermeak emateari buruzko martxoaren ­18ko ­54/1997 De­kre­tuaren ­6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera formalizatuko da abala.

  1. Eragiketek, SA ­32986 (2011/N)-­Espainia zk.ko Estatuko Berme Erregimenak araututakoa bete beharko dute. Erregimen hori Europar Batasuneko Batzordeak onartu zuen Batzordeak berak finkatutako denborazko esparrua oinarritzat harturik. Esparru hori Estatuko laguntzei buruzko neurriei aplika dakieke gaur egungo krisialdi ekonomikoaren eta finantza-­arlokoaren testuinguruan finantzazioa lortzeko (201.01.11ko EBAO, C ­6/5).

  2. De­kre­tu honen babespean emandako abalak Administrazio Publikoek emandako beste edozeinekin bateragarriak izango dira.

    Beste Administrazio Publiko batzuek helburu bera lortzeko emandako laguntzekin batera, abalaren zenbatekoak ezin izango du gainditu proiektu, eskaera edo kontratuaren zenbatekoaren % ­80, Denborazko Esparruaren ­2.3.f atalean aurreikusikoaren arabera.

    Muga hori gaindituz gero, De­kre­tu honen babespean emandako abalaren zenbatekoa gutxitu egingo da soberakinari dagokion zenbatekoan.

  3. Abalen onuradunek nahitaez jakinarazi beharko dute Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean beste diru-­laguntza, laguntza edo abal batzuk jaso dituztela helburu bera lortzeko, baita hasitako zergalditik nahiz aurreko bi zergaldietatik gaur egun arte helburu bera lortzeko jasotako minimis laguntzak ere.

Onuradunak ez badu abala emateko ebazpenean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat betetzen, Industria Garatzeko zuzendariak, dagokion ebazpenaren bitartez, adieraziko du abala jasotzeko eskubidea galdu duela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa abalista gisa dituen erantzukizunetatik aske utzi beharko dela. Hartzekodun nagusiak uko egiten diolako, zirkunstantzia hori ezinezkoa bada, abalak % ­3,5eko urteko komisioa sorraraziko du mugaeguna iritsi arte. Onuradunak ordaindu ez duelako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa ordaindu behar badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren ­8ko ­8/1996 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoak bermeak emateari buruzko martxoaren ­18ko ­54/1997 Legean ezarritakoa hartuko da kontuan.

De­kre­tu honetan araututako abalak jasotzen dituzten enpresa onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte kasu guztietan:

  1. Emandako abala onartzea. Ildo berari jarraiki, abala eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean enpresa onuradunek esanbidez eta idazki bidez abalari uko egiten ez badiote, abala onartutzat hartuko da.

  2. Abala eman den helbururako erabiltzea.

  3. Eskatzen zaien informazio osagarria bidaltzea Industria Garatzeko Zuzendaritzara, Administrazioak proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren garapen eta gauzatzeari buruz egokiak irizten dituen egiaztapenak egin ahal izateko.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak beren eginkizunak betez eskatutako informazioa ematea, De­kre­tu honen kargura jasotako abalari dagokionez.

  5. Azaroaren ­11ko ­1/1997 Legegintzako De­kre­tuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren ­50.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki eska daitekeen beste edozein betebehar.

Abalak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, abala emateko erabakia aldatu ahal izango da.

Nolanahi ere, beste Administrazio Publiko batzuek emandako laguntzak edo abalak lortuz gero eta, hala badagokio, helburu bera lortzeko bestelako diru-­sarrera edo baliabideak lortuz gero, abala emateko ebazpena aldatu egingo da abala ­14. artikuluan xedatutakoaren arabera egokitzeko.

Lehenengoa. Ekonomia eta Ogasuneko nahiz Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuei ahalmena ematen zaie De­kre­tu hau gauzatzeko eta garatzeko behar diren xedapenak emateko.

Bigarrena. De­kre­tu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-­Gasteizen, ­2011ko ekainaren ­14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.