- 131/2011 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2012ko jaiegunen egutegia onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu131/2011 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2012ko jaiegunen egutegia onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3480
- Xedapen-zk.: 131
- Xedapen-data: 2011/06/21
- Argitaratze-data: 2011/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2012ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Apirilaren 22ko 2/2010 Legeak jaiegun ofizial izendatu zuen urriaren 25a, ondorio guztierako, baita lanegunetarako ere.
Horregatik, lanaldia, lanaldia bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (oraindik ere indarrean daude lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera), Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta gaia doakien gainontzeko organo aholku-emaileei entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Artículo 1.- Euskal Autonomia Erkidegoan, bi mila eta hamabigarren urtean , urte osoko igande guztiak eta jarraian adierazten diren egunak hartuko dira jaieguntzat, lan ondorioetarako:
Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
Apirilaren 5a, Ostegun Santua.
Apirilaren 6a, Ostiral Santua.
Apirilaren 9a, Pazko Astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
Urriaren 12a, Espainiako festa nazionala.
Urriaren 25a, Euskadiko Eguna.
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Hilabeteko epea izango dute udalek, dekretua argitaratu ondoko egunetik hasita, proposamena egiteko eta beren lurralde ordezkaritzetara bidaltzeko.
Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 21ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


