Euskadi.eus
  • 151/2011 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Elgizel Urdaibai Elbarriak Gizarteratzeko elkarteari herri-onura aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

151/2011 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Elgizel Urdaibai Elbarriak Gizarteratzeko elkarteari herri-onura aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3633
  • Xedapen-zk.: 151
  • Xedapen-data: 2011/07/05
  • Argitaratze-data: 2011/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Elgizel Urdaibai Elbarriak Gizarteratzeko elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-esklusioaren aurka egiten duen lanagatik.

Eskaria egiten duen elkartea 2000ko urtarrilaren 10ean eratu zen, eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren 2000ko otsailaren 28ko Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS/B/08457/2000 erregistro-zenbakiarekin.

Bere funtzioak, batez ere, Urdaibain eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Eratu zenetik, Elgizel Urdaibai Elbarriak Gizarteratzeko elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko behar diren lanak egiten ditu. Hauek ditu helburutzat: batetik, Urdaibaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko elbarrien gizarteratzea eta laneratzea sustatzea, eta bestetik, herritar guztiak eta batez ere erakundeak kolektiboak dituen arazoez sentsibilizatzea.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzearren, beharrezko espedientea izapidetu da, zeini erantsi baitzaizkio sailak eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 5ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik