Euskadi.eus
  • 155/2011 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa. Honen bidez, urgentziako deklaratzen da Foruko Udalak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Foruan, Upeta errekako egokitzapen lanen proiektua burutzeko beharrezkoa ondasun eta eskubideak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

155/2011 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa. Honen bidez, urgentziako deklaratzen da Foruko Udalak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Foruan, Upeta errekako egokitzapen lanen proiektua burutzeko beharrezkoa ondasun eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3675
  • Xedapen-zk.: 155
  • Xedapen-data: 2011/07/05
  • Argitaratze-data: 2011/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Foruko Udalak, 2011ko apirilaren 7an, egitasmo hau onartu zuen: «Upeta errekako egokitzapen-lanen proiektua». Eta informazioa jendaurrean jartzeko izapidea egitea erabaki zuen: egitasmoa eta jabetza kentzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua. Halaber, Foruko Udalak, 2011ko apirilaren 7ko bilkuran, behin betiko onespena eman zion aipatutako egitasmoari, hartuko diren ondasun eta eskubideen zerrendari, eta Eusko Jaurlaritzari egitasmo horrek eragiten dien ondasun eta eskubideak premiaz hartzeko adierazpena eskatzea erabaki zuen, Jabetza Nahitaez Kentzeko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Beharrezkoa da euria gogor egiten duenean agertzen diren uholdeak saihestea, zein hauek dakartzaten inguruko lurren, eraikuntzen, azpiegituren eta ekonomia-jardueren kalteak saihestea. Azken finean, kalte hauek ekiditea dosierraren helburua da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko uztailaren 5ean egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 5ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik