- 156/2011 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Eibarko «A.A.A. Armería Eskola» Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu156/2011 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Eibarko «A.A.A. Armería Eskola» Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3809
- Xedapen-zk.: 156
- Xedapen-data: 2011/07/05
- Argitaratze-data: 2011/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «A.A.A. Armería Eskola» Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde herri-onurakoa dela aitortzea merezi duelako, gizarte-esklusioaren aurka egiten duen lanagatik.
Elkartea Gobernu Ministeritzaren 1951ko ekainaren 8ko Ebazpenaren arabera legez funtzionatzen ari da, abenduaren 24ko 191/1964 Legea indarrean sartu baino lehen, eta bere estatutuak lege horren xedapenetara egokitu zituen. Aldaketa horiek 1966ko otsailaren 12an inskribatu ziren, Gobernu Zibilak emaniko Ebazpenari jarraiki.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago, AS.R.P.G.00187 erregistro-zenbakiarekin.
Bere funtzioak, batez ere, Eibarren eta inguruetan burutzen ditu.
Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea herri-onurakoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Manu hori beteaz, behar den espediente izapidetu da.
Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 5ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


