Euskadi.eus
  • 157/2011 DEKRETUA, uztailaren 12koa, «AEMAR» Asociación de Esclerosis Múltiple de Araba izeneko elkartea herritarrentzat onuragarria dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

157/2011 DEKRETUA, uztailaren 12koa, «AEMAR» Asociación de Esclerosis Múltiple de Araba izeneko elkartea herritarrentzat onuragarria dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3810
  • Xedapen-zk.: 157
  • Xedapen-data: 2011/07/12
  • Argitaratze-data: 2011/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «AEMAR» Asociación de Esclerosis Múltiple de Araba izeneko elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Eskabidea egiten duen elkartea 1992ko urtarrilaren 24an eratu zen, eta Justizia Saileko Kabinete Teknikoaren 1992ko otsailaren 28ko Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta, AS/A/03192/1992 erregistro-zenbakiarekin.

Elkarteak batik bat Arabako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen ditu bere jarduerak.

Eratu zenetik, «AEMAR» Asociación de Esclerosis Múltiple de Araba izeneko elkarteak bere helburua lortzeko behar diren ekintza guztiak egiten ditu. Plaka gisako esklerosiak jotako pertsonen egoera hobetzeko ekintzak eta informazioa sustatzea; horra elkartearen helburu nagusia.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea herri-onurakoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzearren, beharrezko espedientea izapidetu da, zeini erantsi baitzaizkio sailak eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Osasun eta Kontsumoko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, deklarazio horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 12an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.