Euskadi.eus
  • 168/2011 DEKRETUA, uztailaren 19koa, zeinen bidez baimena ematen baitzaio Energiaren Euskal Erakundeari partaidetza izan dezan sare elektriko adimendunak ezartzea helburu duen Interes Ekonomikoko Elkarte berri batean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

168/2011 DEKRETUA, uztailaren 19koa, zeinen bidez baimena ematen baitzaio Energiaren Euskal Erakundeari partaidetza izan dezan sare elektriko adimendunak ezartzea helburu duen Interes Ekonomikoko Elkarte berri batean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3818
  • Xedapen-zk.: 168
  • Xedapen-data: 2011/07/19
  • Argitaratze-data: 2011/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

2010eko abenduaren 27an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak zera erabaki zuen: sare elektriko adimendunak ezartzeko, -Iberdrola Distribución-ekin batera- Interes Ekonomikoko Elkarte baten partaidetza izateko baimena eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Betiere, partaidetza hori lortzeko, kapital sozialari 24 milioi euroko ekarpena egingo zaio, hain zuzen ere, hasierako kapital sozialaren (54 milioi euro) % 46, 52. Nolanahi ere, aurreko paragrafoan adierazi bezala, eragiketa hori egiteko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.

Interes Ekonomikoko Elkartearen helburua izango da, Bilbao eta Portugaleten, banaketa elektrikoko sare adimendunak ezartzea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011eko uztailaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik