- 170/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu170/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3803
- Xedapen-zk.: 170
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2011/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuko 3.1 artikuluak honela dio: «Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak edo sozietate publikoak atxikita dauden sailetako titularren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu bidez onartuko du erakunde horietako zuzendaritza-karguen zerrenda».
Halaber, artikulu horrek ezartzen du proposamen horiek erabaki bidez hartuko dituztela, urtero, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako organo artezkariek edo administrazio kontseiluek; eta, erabakietan bertan zehaztuko da zuzendaritza-kargutzat zeintzuk jotzen diren, dekretu haren ondorioetarako betiere.
Aipatutako arauan ezarritakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publikoko Kontseilu Artezkariak, 2011ko uztailaren 15ean egindako bileran, aho batez erabaki zuen zuzendariordearen kargua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakunde publikoko zuzendaritza-kidetzat aitortzea.
Horiek horrela izanik, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko denak 3.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


