- 180/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakaria izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu180/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakaria izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3870
- Xedapen-zk.: 180
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2011/08/08
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Estatutuak onartzen dituen ekainaren 18ko 1760/1976 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatzen da Kontseilu Nagusiko lehendakaria Batzorde Betearazlekoa ere izango dela, Gobernazio eta Herri Lan Ministerioen proposamenez izendatu eta kargutik kenduko dela, dekretu bidez, eta Toki Korporazioetako lehendakari diren korporazio horietako ordezkarien artean hautatuko dela.
Egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuari uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren bidez aldatutakoari jarraikiz, Herrizaingo Sailari eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari batera dagokie Jaurlaritzaren Kontseiluari dekretuz proposatzea Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakariaren eta, halaber, Batzorde Betearazleko lehendakari ere izango denaren izendapena eta kargutik kentzea.
Horiek horrela, Herrizaingoko sailburuak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu hau Jaurlaritzaren Kontseiluak onartzen duen egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ


