Euskadi.eus
  • 202/2011 DEKRETUA, irailaren 27koa, ASPARBI Parkinson Bizkaia Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

202/2011 DEKRETUA, irailaren 27koa, ASPARBI Parkinson Bizkaia Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4815
  • Xedapen-zk.: 202
  • Xedapen-data: 2011/09/27
  • Argitaratze-data: 2011/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, ASPARBI - Parkinson Bizkaia Elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egin duen lanagatik.

Eskabidea egiten duen elkartea abenduaren 22an eratu zen, eta Justizia Saileko Kabinete Teknikoko Zuzendaritzaren 1994ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dago (AS/B/04347/1994 erregistro-zenbakia).

Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Eratu zenetik, ASPARBI Parkinson Bizkaia Elkartea izeneko elkarteak bere helburua lortzeko behar diren ekintza guztiak egiten ditu; hain zuzen ere, parkinson gaixotasunak jotako pertsonen egoera hobetzeko ekintzak, ikerketak eta informazioa sustatzea da elkartearen helburu nagusia.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea herri-onurakoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak.

Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, ASPARBI Parkinson Bizkaia Elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak. Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko irailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko irailaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik