- 208/2011 DEKRETUA, urriaren 7koa, zeinen bidez urgentziako deklaratzen baita Aiarako Menagarai-Beotegiko Kontzejuak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Edateko ura banatzeko sarea berritu (2. fasea) eta argiteria publikoaren zati bat kanalizatzeko proiektua burutzeko beharrezkoa ondasun eta eskubideak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu208/2011 DEKRETUA, urriaren 7koa, zeinen bidez urgentziako deklaratzen baita Aiarako Menagarai-Beotegiko Kontzejuak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Edateko ura banatzeko sarea berritu (2. fasea) eta argiteria publikoaren zati bat kanalizatzeko proiektua burutzeko beharrezkoa ondasun eta eskubideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5096
- Xedapen-zk.: 208
- Xedapen-data: 2011/10/07
- Argitaratze-data: 2011/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Menagarai-Beotegiko Kontzejuak 2011ko uztailaren 30ean, «Edateko ura banatzeko sarea berritu (2. fasea) eta argiteria publikoaren zati bat kanalizatzeko proiektua» onartu zuen eta gauzatzeak eragiten dien ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere onartu zuen. Halaber, egitasmo horrek eragiten dien ondasunak eta eskubideak okupatu egin behar direla adierazi zen. Aurretik, maiatzaren 11ko Erabakiaren arabera, egitasmoa eta desjabetzeko okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jarri dira.
Halaber, Menagarai-Beotegiko Kontzejuak, 2011ko uztailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta alegazioak aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
Edateko ura banatzeko sarea berritzea beharrezkoa da hodiak 40 urte baino gehiago bete dituelako. Berritzeko lanak hasi dira, baina ezin da jarraitu, lehenik lur zati bat desjabetu behar delako. Horregatik, desjabetzea laster egiten ez bada atzerapen horrek diru-laguntza publikoa galtzea eta onura publikoaren kalteak ekar ditzake.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko urriaren 7an egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.
Gernika-Lumon, 2011ko urriaren 7an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


