- 209/2011 DEKRETUA, urriaren 18koa, Carlos Garaikoetxea Urriza jaunari «Gernikako Arbolaren Gurutzea-Cruz del Árbol de Gernika» goraipamena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu209/2011 DEKRETUA, urriaren 18koa, Carlos Garaikoetxea Urriza jaunari «Gernikako Arbolaren Gurutzea-Cruz del Árbol de Gernika» goraipamena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5084
- Xedapen-zk.: 209
- Xedapen-data: 2011/10/18
- Argitaratze-data: 2011/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Carlos Garaikoetxea Urriza jaunak demokrazia berrezarri ondoko Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria izan zenak lan handia egin du Euskadiren alde, gizarte eta politika arloan batez ere. Meritu horiek guztiak eta Euskadiri egin dion ekarpena nabarmentzearren, lehendakariak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko urriaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut:
Gernikako Arbolaren Gurutzea goraipamena ematea Carlos Garaikoetxea Urriza jaunari, Euskadiren izaera berreskuratzeko egin duen lan garrantzitsua eta politika eta gizarte alorrean duen entzutea aitortzeko.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko urriaren 18an.
Jarduneko lehendakaria,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


