- 229/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, Pasaiako Udalak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan izango duen batzarkide bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu229/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, Pasaiako Udalak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan izango duen batzarkide bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 5676
- Xedapen-zk.: 229
- Xedapen-data: 2011/11/08
- Argitaratze-data: 2011/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Abenduaren 26ko 62/1007 Legeak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duenak interes orokorreko portuak arautzen ditu. Sailkapen hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Bilboko eta Pasaiako portuei dagokie.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, 62/1997 Legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak arautzen dituzten organoak dira.
Berriki, Interes orokorreko portuen araubide ekonomikoari eta zerbitzuak emateari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzen duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legea jarri zen indarrean, eta, horrenbestez, Bilboko eta Paisaiako portuetako agintaritzen lehendakariak eta horien administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kargugabetzeko araubidea nabarmen aldatu da.
Izan ere, 33/2010 Legearen azken xedapenetako bigarrenak Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen aldaketa du mintzagai eta xedapen horren 10. puntuko 1 eta 2. zenbakiek honakoa diote:
Administrazio Kontseilua (...).
Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.
Gutxienez 10 eta gehienez 13 kidek. Kanaria eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita kideak izendatzea ere.
Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatz-zatian aipatu diren kideak izendatzerakoan, honako irizpideok errespetatuko dituzte:
Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko dute itsas kapitainak ez ezik, beste hiru kidek, euretariko bat estatuko abokatua izango dela, eta, beste bat, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.
Autonomia-erkidegoa kide horietako lauk eta lehendakariak ordezkatuko dute.
Kanaria uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
Portuaren zerbitzugunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluaren gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.
Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko dira: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Kideen izendapena nahitaez egin beharko da Administrazio Kontseiluan ordezkatuta dauden administrazio publikoen eta erakunde nahiz antolakundeen proposamena kontuan hartuta. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.
Administrazio Kontseiluko kideen izendapenak, c) idatz-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.
Kontseiluko kideak banantzea akordatuko du autonomia-erkidegoko organo eskudunak, mahaikide horiek ordezkatzen dituzten organizazio, antolakunde eta erakundeek hala proposatuta.
Hori horrela, eta Gobernuaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legean xedatutakoaren arabera (azken horretan, 40.2 artikulua aldatu du Interes orokorreko portuen araubide ekonomikoari eta zerbitzuak emateari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzen duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legeko azken xedapenetako bigarrenak), eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 8an egindako bileran onetsi ondoren, honakoa
Pasaiako Udalak eskatuta, Alkatearen 2011ko uztailaren 4ko Ebazpena, udaleko osoko bilkuraren 2011ko urriaren 4ko Akordioaren bidez zuzendu ondoren:
Amaya Aguirregabiria Alberdi andrea.
Dekretu honek, izendapen berria Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 8an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


