- 235/2011 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu235/2011 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5848
- Xedapen-zk.: 235
- Xedapen-data: 2011/11/15
- Argitaratze-data: 2011/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuko 3. artikuluak honela dio: «Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak edo sozietate publikoak atxikita dauden sailetako titularren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu bidez onartuko du erakunde horietako zuzendaritza-karguen zerrenda».
Halaber, artikulu horrek ezartzen du proposamen horiek erabaki bidez hartuko dituztela, urtero, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako organo artezkariek edo administrazio kontseiluek; eta, erabakietan bertan zehaztuko da zuzendaritza-kargutzat zeintzuk jotzen diren, dekretu haren ondorioetarako betiere.
Aipatutako arauan ezarritakoarekin bat etorriz, Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoko Administrazio Kontseiluak, 2011ko irailaren 15ean egindako bileran, zuzenbide pribatuko erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguak eman ditu ezagutzera.
Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 15eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Zuzendari nagusia.
Gizarte-Harremanetarako eta Berrikuntzarako zuzendaria.
Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria.
Plangintza eta Obretako zuzendaria.
Jabetza Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 15ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


