- 249/2011 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuko 9211 programan («Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak») diru sarrerak lortu direla-eta, Kultura Saileko hainbat programatan 328.628,67 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu249/2011 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuko 9211 programan («Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak») diru sarrerak lortu direla-eta, Kultura Saileko hainbat programatan 328.628,67 euroko kredituak gaitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6020
- Xedapen-zk.: 249
- Xedapen-data: 2011/11/29
- Argitaratze-data: 2011/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
628,67 euroko sarrera gehigarriak lortu dira, jardun fisikoa eta kirola sustatzen duten ikastetxeak garatzeko diru-laguntzak emateko, 2011. urterako, Kirol Kontseilu Gorenaren deialdia betez.
Halaber, Kultura Ministeriotik eratorritako sarreren ekarpena egiteko konpromiso irmoak daude 220.000 euro, zinema-aretoei laguntzak emateko, autonomia erkidegoen bidez, aipatu ministerioaren eta Kultura sailaren arteko lankidetza-hitzarmenari dagokionez.
Azkenik, Kultura Ministeriotik eratorritako sarreren ekarpena egiteko konpromiso irmoak daude 100.000 euro, Urdaibai eskualdeko ondare kulturala balioesteko proiektuak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoari diru-laguntza izenduna emanez.
Goian aipatutako kredituak, 328.628,67 eurokoak, gaitzea eskatzen du Kultura Sailak.
Horiek horrela, gaitu egingo dira kreditu horiek, 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluak betez (1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko eta Kulturako sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
(Ikus .PDF)
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
(Ikus .PDF)
2011. urterako, jardun fisikoa eta kirola sustatzen duten ikastetxeak garatzeko diru-laguntzak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.
(Ikus .PDF)
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
(Ikus .PDF)
Zinema-aretoei laguntzak ematea finantzatzeko bideratuko dira funtsak.
(Ikus .PDF)
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
(Ikus .PDF)
Urdaibai eskualdeko ondare kulturala balioesteko proiektuak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 29an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


