- 258/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Kontsumoko Euskal Institutuaren 2011. urterako aurrekontuetako 4432 'Kontsumobide' Programan lortutako diru-sarrerak direla-eta, programa berean 21.998,94 ¬ kopuruko kredituak habilitatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu258/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Kontsumoko Euskal Institutuaren 2011. urterako aurrekontuetako 4432 "Kontsumobide" Programan lortutako diru-sarrerak direla-eta, programa berean 21.998,94 ¬ kopuruko kredituak habilitatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6112
- Xedapen-zk.: 258
- Xedapen-data: 2011/12/13
- Argitaratze-data: 2011/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak diru-laguntzetarako deialdia egin zuen, 2011. urtean kontsumoko arbitraje-junten jarduerak sustatzeko.
2011ko uztailaren 13an, Kontsumoko Institutu Nazionalak erabaki zuen 21.998,94 euro ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Juntari.
Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak 21.998,94 euroko diru-kopurua sartu ondoren, habilitatu egiten da, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 13ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau
Atal bakarra. Kontsumobide erakunde autonomiadunaren 2011. urteko ekitaldirako aurrekontuetan kreditu-habilitazio bat onartzea, honako gastu-egoera honi dagokionez:
(Ikus .PDF)
Kreditu horiek zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik datoz, honako gastu-egoera honi dagokionean:
(Ikus .PDF)
Funtsak kontsumoko arbitraje-junten jarduerak sustatzeko erabiliko dira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 13an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


